Urtez urte zerbitzuak indartzen eta hobetzen dihardugu eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintzaz gain, Lanerako Prestakuntzara bideratutako eskaintza zabala ere badugu.
2023-07-20
Koordinatu dugun "Injekzio X.0: Fabrikazio gehigarria injekzio termoplastikoen moldeen eraikuntzan" berrikuntza proiektua bukatu dugu. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak diruz lagunduta - U.E.-Next Generation
2023-07-04
Elikagaien Arlotik eta Plaiaundi ikastetxearekin batera, 3. Adinekoen osasunerako edari probiotikoa proiektua aurkeztu dugu. Proiektu honen helburu nagusiak Kombucha osasungarria garatzea, bere ezaugarriak laborategian determinatzea eta horrek produktuak pertsona nagusien osasunean izan dezakeen eragin positiboa aztertzea izan dira,
2023-07-03
Proiektuaren helburua prestakuntza herritar zaurgarrienei hurbiltzea izan da, bereziki formakuntzarik gabeko emakumeei eta baita garbitasunaren lanbidea duintzea ere. Lanbidek eta Lea Artibai Amankomunazgoak, besteak beste, Ikastetxearekin elkarlanean jardun dute proiektu hau gauzatzeko.
2023-06-22
Bilboko Azkuna Zentroan izan da Josune Manteca gure lankidea, TKNIKAko kideekin Lanbide Heziketako 1.Topaketan: 5.0 GASTRONOMIA Lanbide Heziketan Gastronomia adimentsua, sortzailea eta jasangarria. Hezkuntza Sailak antolatuta, Estatu osoko Elikagaien Industriako eta Ostalaritzako Lanbide Heziketako 42 eskolatako ordezkariak bildu ditu.
2023-06-09
Erdi eta Goi Mailako zikloetako 2023ko promozioko Lanbide Heziketako ikasleen diploma banaketa ospatu dugu. Gonbidatu berezia izan da bertan, Josune HUNTZA taldeko abeslaria.
2023-06-07
Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier), Leartibai Fundazioarekin lankidetzan, Talentatu proiektuaren 5. edizioa jarri du abian. Eskualdeko enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez talentua sortu, erakarri eta mantentzeko helburuarekin.
2023-05-23
Batxilergo Zientifikoko 1go mailako ikasleak Zentzumen-organoak lantzen ari dira, Anatomia Aplikatua ikasgaian, horretarako ekimen berezi bat egin dute eta Elikagaien Industrietako eraikinean praktika bat burutu dute.
2023-05-18
Maiatzaren 11an eta 12an Batxilergoko lehen mailako ikasleak Nafarroa aldean izan dira eta bertan ekintza ezberdinak burutu dituzte. Gorputz Hezkuntzako ikasgaiaren barruan antolatutako irteera izan da hau.
2023-05-16
Gure Ikastetxean Laneratzeko ikastaroetan herrialde ezberdinetako pertsonak ditugu, eta kultura ezberdinen elkarbizitza integratzeko ekimen berezia antolatzea pentsatu genuen azoka multikultural baten bidez, LAIkoloreak azoka hain zuzen ere.
2023-05-12
Usurbileko Lanbide Heziketako ikastetxearekin eta Don Boscorekin batera proiektu berritzaile bat egiten ari gara. Iagoba Bergara da gure ikastetxeko ordezkaria, gure lankidea eta "Efizientzia energetikoa eta eguzki energia termikoa" Goi Mailako Zikloko irakaslea.
2023-04-25
Apirilaren 31an ospatu genuen Udaberri Festa. Batxilergo, Lanbide Heziketako eta Laneratzeko ikastaroetako ikasleek ere ekintza ezberdinetan parte hartu zuten. Oso giro onean ospatu genuen eguna.
2023-04-20
Batxilergoko lehen mailako ikasleak, Ibai Mendibe Soinketako irakaslearekin, Zigor Monasterio eta Hibai Urrutia irakasleeekin batera mendi irteera bat egin dute. Gorputz Hezkuntza ikasgaiko ekintzetako bat izan da irteera hau.
2023-03-22
Martxoaren 15ean INDUSTRIA erronka eguna ospatu da eta Batxilergo Teknologikoko lehenengoko mailako ikasleak, FVEMek (Metal Enpresen Bizkaiko Federazioak) diseinatu eta sustatutako ekimen honetan parte hartu dute.
2023-03-17
Eneko Barrenetxea, Illaun Gallastegi, Etor Muguruza eta Aiert Agirre, gure 2.Batxilergoko ikasleak Mondragon City Challenge lehiaketako finalista suertatu dira MUGABA Kooperatiba enpresa proiektuarekin.
2023-03-09
Aitziber Garmendia aktorea eta telebistako aurkezlea, Enhamed Enhamed historiako igerilari paralinpikorik onena eta, online parte hartu duen, Victor Küppers nazioarteko hizlari ospetsua izan dira bederatzigarren edizio honetako gonbidatuak.
2023-02-13
Arizmendi, Lea Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua garatzen ari dira. Proiektu hori blockchain teknologia erabiliz hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat da, haien benetakotasuna bermatzeko.
2023-02-09
Amets Arzallus izan dugu gure ikastetxean integrazioaren inguruan hitz egiten. Gaur egun, kultura-aniztasunean bizi gara, bai kalean, bai eskoletan, eta gure ikastetxea ere horren adibide dugu. Batxilergoko ikasleak eta lanerako prestakuntza ikastaroetan trebatzen ari diren pertsonak elkarrekin bizi dira.
2023-02-03
Leartiker Zentro Teknologikoak, Insektlabel Biotech eta Innomy Biotech startup-ak eskainitako hitzaldian intsektuak eta landare jatorriko proteina-iturri berriak jorratu dituzte, besteak beste. Ekitaldian Elikagaien inguruko ziklo ezberdinetako ikastetxak gobidatu ditugu, Elgoibarko MEKA ikastetxea, Leioa eta Galdakaoko Sukaldaritza eskolak, Derioko Nekazaritza eskolakoak eta Txurdinagako Laborategietako Goi Mailako ziklokoak izan ditugu gure artean, guztira 110 lagun baino gehiago etorri dira jardunaldira.
2023-01-23
Mondragon Unibertsitateari atxikitatuko, Basque Culinary Center, Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Gradua ikasten dauden ikasleekin elkarlanean aritu dira proiektu ezberdinetan gure Elikagaien Industriako Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloko ikasleak.
2022-12-22
Batxilergoko ikasleen artean STEAM arloko bokazio eta asmo profesionalak piztea helburu duen 3KIMU erronkan izan dira gure ikasleak, Arizmendi ikastolakoekin eta Politeknika Txorierrikoekin batera. Mondragoi Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatu du erronka eta arreta berezia jarri dio genero ikuspegiari.
2022-12-21
BEAZek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaia Orekan Sakonduz topaketan izan gara, eskualdeko hainbat kiderekin batera. Urtero ospatzen den topaketa hau foro erreferente gisa sendotzen ari da, lankidetzaren bitartez Bizkaiko lehiakortasuna modu orekatuan bultzatuko duen eskualde-garapenerako estrategia sustatzeko.
2022-12-15
Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako zikloko ikasleak BECen izan dira Enpresa Simulatuen XII.azokan. Bertan, Lanbide Heziketako 30 ikastetxe ezberdin elkartu dira eta bakoitzak bere produktuen edo zerbitzuen aurkezpenak egin dituzte.
2022-12-14
Norbera edo beste pertsonak emozionalki ulertzeko gaitasunak, zalantzarik gabe, eragin zuzena du ikasleen eguneroko bizitzan eta baita emaitzetan ere. Hori dela eta, hain garrantzitsua den trebetasuna lantzen aritu dira Batxilergoko lehen mailako ikasleak eta oraingo honetan, Iraia Fernandez, Agintzari, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba elkarteko gizarte hezitzailea izan dugu gure ikasleekin adimen emozionala lantzen.
2022-12-14
Bizkaiko Elikagaien Bankuak antolatuta, elikagaien bilketa erraldoia egin da azaroaren 25 eta 26an eta bizi dugun egoeraz sentsibilizatuta bolondres lanetan aritu dira bertan gure batxilergoko ikasleak. Ekimen honen bidez ekonomi krisialdia eta bere ondorioak aztertu dituzte eta gizartearekiko elkartasuna erakutsi dute.
2022-11-29
Euskalduna jauregian, ENPRESA&LH ekitaldia antolatu du Confebaskek. Jardunaldi honetan aitortza bat egiten zaie Lanbide Heziketako ikastetxeei, Lantokiko Prestakuntzako eta Prestakuntza Dualeko tutoreei, enpresa laguntzaileei eta enpresa horietako tutoreei.
2022-11-24
Mondragon City Challenge ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko lehiaketa honetan gure 2. Batxilergoko ekonomia ikasgaiko ikasleek parte hartu dute eta taldeetako bat bigarren fasera pasatu da.
2022-11-23
Lanbide Heziketako Elikagaien Industriako goi mailako prestakuntza zikloko 1go zein 2. mailako ikasleak HAZI Fundazioak antolatutako irteera baten egon dira. Eusko Jaurlaritzako Erakundea da HAZI, nekazaritzako elikagaien sektorearen zerbitzura dagoen tresna bat.
2022-11-22
Ingeleseko irakasgaiaren barruan, Batxilergoko ikasleek antzezlan musikal batez gozatu dute, guztiz interaktiboa eta parte-hartzailea. Era dibertigarri baten, entzumena eta mintzamena praktikatzeko aukera izan dute.
2022-11-21
Bilboko Euskalduna Jauregian, kokatuta dagoen, UNITOUR, Unibertsitatera Bideratzeko Azoka, bisitatzen izan dira, 2.Batxilergoko ikasleak, ikastetxeko Batxilergoko orientatzailearekin eta arduradunarekin batera. Bertan, Euskal Herriko eta Estatu mailako hainbat Unibertsitateren eskaintza ezagutzeko aukera izan dute.
2022-11-03
Donostiako Kursaal jauregian ospatu zen MONDRAGON Foroaren 10. edizioa. Errektore Kontseiluetako eta Zuzendaritza Batzordeetako 400 ordezkari izan ziren bertan. EREDU KOOPERATIBOA eta LEHIAKORTASUNA izenburupean egin zen jardunaldia, egoera ezberdinetara egokitzeko gai diren negozio lehiakorretan fokoa jarri zelarik.
2022-10-28
Gorka eta Josu, gure ikasle ohiek, UNIRAID 2022 Rally solidarioan parte hartu dute. Abentura pasa den astean bukatu zen, beste talde eta erakunde ezberdinen artean Lea Artibai Ikastetxeko babesa ere izan dute eta Marruekoseko ehundaka haurrei material ezberdina helarazi diete.
2022-10-27
Urriaren 18an ospatu da Gasteizko Mendizabala Ikastetxean, Lanbide Heziketa, enpresa, elkarte eta erakundeen zubi lanerako urtero LANEKIk antolatzen duen Hizkelan jardunaldia. Elkargune izateaz gain, praktika onak eta ezagutzak partekatzeko lekua ere bada.
2022-10-27
"Injekzio X.0: Fabrikazio gehigarria injekzio termoplastikoen moldeen eraikuntzan" berrikuntza proiektua koordinatu dugu. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak diruz lagunduta - U.E.-Next Generation
2022-10-17
Zallo, Bermeoko arrain kontserba enpresa bat da, mundu dinamiko eta moderno honen aldaketetara egokitu nahi duena. Bertan izan dira Elikagaien Industriak Goi Mailako zikloko ikasleak ekoizpen prozesua eta instalakuntzak ezagutzen.
2022-10-14
Lea Artibai Ikastetxean, 2022-23 Ikasturtean, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasten dauden ikasle guztiei argazkiak atera dizkiegu, gelaka euren tutorearekin.
2022-10-11
HETELen eskutik eta ERASMUS+ programari esker gure lankide bi izan dira atzerrian, alde batetik, Iagoba Italian, Efizientzia Energetikoari buruzko prestakunta-ikastaro baten parte hartzen eta beste aldetik, Numa, Garapen Informatikoko Arduraduna, Galesen prestakuntza berezi baten.
2022-09-27
Irabazi-asmorik gabeko elkartea da HETEL, eta Euskadiko Lanbide Heziketako 30 ikastetxe biltzen ditu. Ikastetxe hauetako zuzendariek akordio bat sinatu dute 2030 Agendaren lehentasunen euskal programan jasotako helburuak integratzeko erronkarekin duten konpromisoa islatu dutelarik.
2022-09-19
Ikasturte berriari hasiera emateko Lanbide Heziketako ikasle guztiek parte hartu dute Zero erronka honetan. Ikasleak elkar ezagutzeko eta zeharkako gaitasunak lantzeko egindako ekimena izan da.
2022-09-16
Iraila ikasturteko hilabete garrantzitsuenetako bat da, ikasleak elkar ezagutzeko, ikasle irakasleak ere elkar ezagutzeko, bakoitzaren esperantzak, rolak edota gaitasunak ikusi, eta emozioak, talde-sentimendua eta motibazioa sortzeko hilabetea da.
2022-09-09
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat ikasturte berriko aurkezpena irailaren 7an izango da. Eta Eskeintza Partzialeko ikasketak burutuko dituzten ikasleen aurkezpen eguna irailaren 12an egingo da. Ekitaldian ongi etorria emateaz gain, ordutegiak, egutegia edota araudiak azalduko dira.
2022-09-02