2023-05-18
Ekintza berezi bat egin dute zentzumen-organoak modu praktikoan lanean jarrita. Honakoan, ikasleak Oinarrizko bost zaporeak identifikatzen ahalegindu dira: Goxoa, gazia, mingotsa, garratza eta umami zaporeak, konkretuki. Ondoren usaimena, dastamena eta aroma bereizteko beste probatxo bat egin dute, azukrea eta kanela erabiliz. Bost usain ezberdin identifikatzen ahalegintzeko ere eskatu zaie: bainila, laranja, franbuesa, barbakoa eta tipula usainak, hain zuzen ere. Froga triangular bat ere egin dute, Coca-cola klasikoa edo originala eta Kafeina eta azukre barikoa bereiz zezaten eskatuz eta azkenik poltsako patata (snack) batzuk ere probatu ditugu, batzuk gatz gehitudunak eta beste batzuk gehitutako gatzik ez zutenak, ea ezberdintasuna antzemateko gai ziren galdetuz.
Usaimenaren proba izan ezik, gainontzekoetan oso emaitza onak lortu dituzte ikasleek eta, azken klase eguna izanda, ondo pasatzeko aukera ere izan dute.
Zorte on hurrengo asteetako azterketekin eta animo gutxi falta da ta!!!
Beste albisteak ikusi