2023-06-09
Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok hasiera eman dio Bilbon Euskadiko Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia Topaketari, Gastronomia adimentsua, sortzailea eta jasangarria lelopean, Azkuna Zentroak 220 profesional baino gehiago bildu ditu, batez ere Ostalaritzako eta Ellikagaien Industrietako Lanbide Heziketako ikastetxeetako arduradunak, baina baita sukaldari ospetsuak (haietako batzuek Michelin izarren jabe), gastronomia sektoreko enpresetako arduradunak eta jatetxeetako areto-buruak ere.
Topaketaren helburua da Euskadiko Lanbide Heziketan ostalaritzarekin eta gastronomiarekin lotuta egiten ari den lana ikusaraztea eta ezagutaraztea, honako esparru hauetan: gastronomia adimentsua, berrikuntza eta jasangarritasuna.
Lanbide Heziketako ikastetxeetan garatzen ari diren elikagaien ikerketa eta berrikuntzako proiektuak azaldu dira topaketan, besteak beste ekonomia zirkularreko proiektuak, elikagaien xahutzea murrizteko proiektuak, eta elikagaien arloko berrikuntza, hondakinak errebalorizatzeko eta gutxitzeko.
Eneko Atxa:
Zuriñe Garcia: