3KIMU, STEAM bokazioak suspertzeko erronka

2022-12-21

Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan burutu den topaketa, Mondragon taldeko Ezagutza Dibisioko batxilergoko ikastetxeek elkarlanean sortu eta garatutako erronka aurrera eramateko Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen koordinaziopean gauzatu da. Hiru ikastetxeetako batxilergo Zientifiko-Teknologikoko ikasleek elkar interakzioan garatu dute, beraz, ikastetxetik haratago, modu kooperatiboan landuko den erronka izan da, taldekatzeetan ere ikastetxe desberdinetako ikasleak nahastu direlarik.

Proiektuaren helburua izan da STEAM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea izan da, genero ikuspegian arreta berezia jarriz. Horretarako ikaslearen irteera profilak jasotzen diren konpetentzia matematiko, zientifiko eta teknologikoen ezaugarriak hartu dira oinarritzat, baina baita konpententzia komunikatibo eleanitza ere, erronkaren bukaeran, eskatu den produktuaren aurkezpena egin behar izan baitute ikasleek. Gainera, ikastetxetik haratagoko taldeko lan bat proposatu denez, ikasleek alderdi kooperatiboa eta enpatikoa landu dituzte.

Proposamenean, ikasleei erronka bat planteatu zaie, eta erronka aurrera eramateko, baliabide pertsonal eta materialak beraien eskura jarri dira. Erronkak ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan dio: Nola babesten ditugu gauzak eta pertsonak talketatik?

Galdera gidari horri erantzuteko, ikasleak bikoteka jarri dira eta bikote bakoitzak beste ikastetxe bateko bikote batekin batera erronka aurrera eramateko laukotea sortu du. 

Ondorengoak dira erronkaren fase edo ekintza esanguratsuenak:

 

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika