2022-12-14
Azalpenak eman ondoren, ikastetxeek elkarren arteko negoziazioak egin dituzte, salerosketak eta tratu ezberdinak burutuz. Horrela, ikasleek enpresa batean izaten diren kudeaketak probatu eta ezagutzeko aukera izan dute bertatik bertara. Ekitaldi bukaeran, balorazioa egin eta ikastetxe bakoitzak diploma bat jaso du.
Ekintza hau, enpresen errealitatea irudikatzeko aberasgarria da. Lea Artibai Ikastetxea, 42 herrialdetan dagoen SEFED (Hezkuntzarako Enpresa Simulazioaren Programa) sareko kidea da. Eginez ikasi, lanean ikasi lelopean, benetako lan egoerak errepikatzen ditu SEFED enpresa simulazioa erreminta pedagogiko gisa erabiliz, enpresa administrazio eta kudeaketaren esparruan. Izan ere, ikasleak lan munduko eginkizun ezberdinak bereganatzen ditu, negozioaren kudeaketarekin eta administrazioarekin lotutako zereginak, dokumentuak eta prozesuak gauzatzen ditu, eta gaitasunak benetako lan ingurune batean bereganatzen ditu.



Beste albisteak ikusi