Batxilergoko ikasleak bolondres lanetan aritu dira
2022-11-29
Bizkaiko Elikagaien Bankua, irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta pertsonen oinarrizko beharrizanari aurre egiten saiatzen da, hau da, elikadurari, eta beste alde batetik, elikagaiak alferrik ez galtzeari ere.
Horretarako, elikagaiak biltzea sustatzen du elkarte honek, eta bere instalazioetan biltegiratzen ditu, ondoren, laguntza-etxeen artean banatzeko. Etxe horien helburua behartsuei jaten ematea da. Boluntarioek beren lanarekin parte hartzen dute, beren gaitasunak eta denbora librea emanez, askotariko kudeaketa-lanak eginez, administratiboak, elikagaiak biltegiratu eta banatzekoak, furgonetak gidatzekoak eta abar.
Batxilergoko 35 ikasleek beraien aisialdiko denbora eskaini dute Markinako EROSKIn elikagaiak biltzeko kanpainan laguntzeko.
Gazte arduratsu eta konprometituak ditugu gure artean. Zorionak denoi eta mila esker egindako lanarengatik!
Beste albisteak ikusi