Lea Artibai Ikastetxea erreferentea Lanbide Heziketako zentroen artean

2023-07-20

Horren adierazle dira 2022-2023 ikasturteko datuak: 168 ikasle (5 talde) izan ditugu Batxilergoan eta 219 ikasle (16 talde) Lanbide Heziketan. Datorren ikasturteari begira, gainera, Batxilergoan talde bat gehiago izango dugu eta Lanbide heziketan ere talde eta ikasle kopurua handitzea aurreikusten da, erdi-mailako ziklo berri bi eta ziklo-ondoko bat eskainiko bait ditugu. Lanerako Prestakuntzari dagokionez, langabetuei zuzendutako 145 ikastaro eta lanean daudenentzako 136 ikastaro eman ditugu aurtengo ikasturtean. Horiez gain, 50 ikastaro eskaini dira eskariaren arabera, neurrira egindako ikastaroak. 1699 ikasle trebatu dira guztira 8.600 ordu eman ditugularik ikastaro horietan.

Bukatu berri den ikasturte honetan zehar, guztira 192 ikaslek parte hartu dute Lantokiko Prestakuntzan, Lanbide Heziketako ikasleak eta Lanerako Prestakuntzako ikastaroak egin dituztenak kontuan hartuta. Lanbide Heziketari dagokionez, praktikaldia burututako enpresa berean lanean jarraitzen duten ikasleen kopurua %64a artekoa izan zen pasa den ikasturtean. Lanerako Prestakuntzako ikastaroak  egin zituzten ikasleetatik % 83ak laneratze kualitatiboa izan du.

Orientazio eta Bitartekaritza zerbitzuaren bitartez 596 pertsona artatu ditugu aurtengo ikasturtean. Laneratzeari buruzko datuen inguruan, iazko urtean Lanbide Heziketako bigarren maila bukatu zuten ikasleen % 38ak ikasketekin jarraitzea erabaki zuen eta gainerako ikasleen % 84 inguru laneratu ziren, gehiengoa lanpostu kualitatiboetan gainera; hau da, ikasitakoarekin lotura duten lanpostuetan.

Lea-Artibai bezalako eskualde txiki batean kokatutako izanik datu hauek esanguratsuak dira, arrakasta inguruaren eta enpresa-ehunaren beharren ezagutzan datza. Elkarlanean oinarritutako eta inguruarekin errotutako hezkuntza-sistema bateri esker lortzen diren datuak.

 

Berrikuntza, inbertsioak eta azpiegiturak

1.048.775,25 euroko inbertsioa egin dugu azken urtean azpiegituretan eta makinerian. Berrikuntza oinarritzat hartuta eta ikasleek egun enpresetan erabiltzen diren azpiegiturak eskura izan ditzaten, hainbat makina eta tresna berri erosi ditugu. Soldadura-ekipo berriak, soldadurarako simulagailu birtualak, robotikari lotutako robot kolaboratiboa, mekanika arlorako elektrohigadura-makina, elikagaien laborategirako mikroskopio berritzailea, eta CNCrako eta bero- eta hotz- tailerretarako ekipoak ere berritu dira. Inbertsio horiek guztiak Lanbide Heziketako ziklo ezberdinen eskaintza hobetzera bideratuta daude. Izan ere, berrikuntza eta gaurkotasuna ezinbestekoak dira hezkuntza-sistema egoki baterako.

Digitalki ere aurrerapauso bat eman dugu, bi ikasgela digital interaktibo eta eduki digitalak sortzeko gela bat instalatu ditugu. Azpiegiturari dagokionez ere egokitzapenak egin dira, errendimendu handiko prestakuntzarako gela adimendun bat eta komunikaziorako kartelgintzako sistema digitalak integratu ditugu.

2022-2023 ikasturtean Berrikuntzako 2 lankidetza-proiektu berezi landu ditugu Elikagaien eta Efizientziaren  arloan, “Bebida probiótica para la tercera edad: Kombucha” eta “Internet de las cosas: Frigorificos SMART”. Lehenengoan, biozientzien esparrukoa, Kombucha-n oinarritutako edari probiotikoa garatu da, elikadura osasungarri eta jasangarriarekin lotuta. Helburua kontsumitzaileen osasunean eragin positiboa lortzea izan da, batez ere hirugarren adineko pertsonengan, baita haien deshidratazioa saihestea ere. Bigarrenean, SMART hozkailu baten ezaugarriak definitu dira eta prototipo bat diseinatu dugu Raspberry eta Arduino garapen-konpainiekin. Azken proiektu hau, funtsean, digitalizazioarekin, berrikuntza teknologikoarekin eta sistema adimendunekin lerrokatuta dago. Elikagaien arloko proiektua Irungo Plaiaundi Institutuarekin landu dugu eta Efizientziaren arlokoa, berriz, Usurbilgo Lanbide Heziketako zentroarekin eta Gipuzkoan dagoen Don Bosco Lanbide Heziketako zentroarekin batera.

Bestalde, Ministerio de Educación y Formación Profesional-ek sustatutako proiektu baten ere parte hartu dugu: Inyeccion X.0: La fabricación aditiva en la construcción de moldes de inyección de termoplásticos. Termoplastikoak injektatzeko moldeen eraikuntzan azterketa konparatibo bat egitea izan du helburu. Proiektu hau, Leartikerrek eta Kataluniako Manolo Hugué Institutuarekin batera garatu dugu elkarlanean.

Lea Artibai Ikastetxean tinko jarraitzen dugu eskualdearen eta lurraldearen etorkizunaren alde lan egiten; inguruko enpresa-ehunarekin elkarlanean, haien beharrak ezagutuz eta erantzuna emanez, ikasleak profesionalizatu eta lan-mundura bideratzeko prestakuntza eta praktikaldiak eskaintzen. Etorkizuneko eskualderako talentua SORTU, ERAKARRI eta FIDELIZATZEA delako gure erronka nagusia.

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika