UNITOUR, Unibertsitate nagusiak leku eta egun bakar batean biltzen dituen azoka da, batxilergoko ikasleei beren prestakuntza-eskaintza erakusteko eta zalantza guztiak argitzen laguntzeko.
Edizio honetan, XVII.edizioan, estatuko 27 hiri zeharkatuko ditu azoka honek, ikasleei gradua aukeratzen laguntzeko. Azoka batxilergoko ikasleei, gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta dago eta besteak beste, titulazio ezberdinak eta unibertsitateak, ikastetxe bakoitzean ematen diren graduen, ikasketa-planen, matrikulazio-tarifen eta -prezioen, beken... inguruko informazioa jasoko dute.
Irteera hau, ikastetxean ikasturte guztian zehar egingo ditugun orientazio saioen abiapuntua izan da. Hemendik aurrera, eskolan bertan antolatuko ditugun eta eskolaz kanpo Unibertsitateek antolatuko dituzten saioei esker, ikasleek dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute, beraientzat hain garrantzitsua den erabakia informazio guztiarekin hartu ahal izateko