2022-10-27
Aurtengo ekimena Arabako Foru Aldundiaren Lanabes egitasmoaren baitan kokatu da. Lexuri Ugarte Aretxaga Aldundiko Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaria, izango da jardunaldiaren sarreran. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako Zuzendaria den Nicolas Sagarzazu Alzua, Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Zuzendaria den Javier Otxoa de Alaiza eta Laneki elkartearen Presidente den Ainitze Blanco Etxaleku ere izango dira jardunaldiaren sarreran.
