2022-12-22
Bostgarren urtez Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko ikasleekin lankidetzan jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Izan ere, gradu honetako 3. eta 4. ikasturteetan Elikagaien Industriako espezialitatea aukeratu dezakete eta gure Ekoizpena eta Kalitatea Elikagaien Industrian goi mailako Lanbide heziketako ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera paregabea izaten da.
Alde batetik, BCCko ikasleek produktu berritzaile eta sormenerako gaitasuna ekartzen dituzte eta gure ikasleek, aldiz, elikagaien industrian erabiltzen diren teknologia, kalitatea eta analisien ikuspuntua gehitzen dute. Bi erakundetako ikasleekin osatutako taldeetan bost proiektu ezberdinetan lanean aritu dira:
Talde bakoitzaren ideiak gainontzekoen aurrean aurkeztu dituzte, lehendabizi BCC-ko ikasleak izan dira gure instalakuntzetan, laborategi eta dastaketa gela normalizatuko ekipamenduekin baliatuz, elikagai desberdinen analisi kimiko eta sentsorialak egiten.
Gabonetako oporren ostean, gure ikasleen txanda izango da, BCC-ko instalazioak ezagutu eta bertako jardunaldi baten parte izateko.
Beste albisteak ikusi