Integrazioaren inguruko hitzaldia

2023-02-03

Irungo harrera sareko kidea da Amets. Irun ezinbesteko muga-pasabidea da beste herrialde batzuetatik aukera berrien bila datozen pertsonentzat, batez ere, bere garaian kolonizatu genuen eta bere baliabideak espoliatzen ari garen Afrika aldeko pertsonentzat. Ametsen ustez, erakunde publikoek ez lukete beste alde batera begiratu behar migratzera behartuta dauden pertsonek dituzten zailtasunen aurrean eta dagokien erantzukizuna hartu beharko lukete honen aurrrean. Bitartean, eta larrialdiei aurre egiteko, sarea martxan jarri zuten banakako eta taldeko harrera duina eskaini ahal izateko. Lantaldeak antolatuz, elikagaiak, arropa, garbitasuna, osasun-laguntza eta abar eskaintzeko.

Ametsek bertan ezagutu zuen Ibrahima Balde eta bere bizitzaren kronika jasotzen duen MIÑAN nobela idatzi zuen, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz sortua. 

Gai honen inguruan aritu da hizketan Batxilergoko 2.mailako ikasleeikin eta Lanbideko 3 ikastarotako partaideekin.

Oso aberasgarria izan da Ametsek eskaini digun migrazioaren, elkarbizitzaren, pertsonen eskubideen eta duintasunaren inguruko zuzeneko kontaketa hau.

 

Ekitaldiko argazkiak ikusteko egin klik argazkian

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika