CLEAN UP MIXED PROYECT2 proiektu berezia bukatu dugu

2023-06-22

CLEAN UP MIXED PROYECT2 izeneko proiektua 2023ko urtarrilaren 16tik maiatzaren 19ra eman dugu. Honen helburua izan da prestakuntza hurbiltzea formakuntza-zailtasun handienak dituzten herritarrei, bereziki aldez aurreko ikasketarik gabeko emakumeei, eta laguntza, aholkularitza eta orientazioa eskaintzea, generoa edo arraza edozein dela ere.

Lankidetza estua dugu inguruko eragile eta erakundeekin, laneratzea lortze aldera. Hori dela eta, eskualdeko langabezia datuen jakitun, proiektu hau hainbat erakunderekin batera gauzatzea erabaki genuen, batez ere Lanbiderekin eta Lea Artibai Amankomunazgoarekin. Era berean, proiektu hau eskualdeko garbiketa-sektorearen beharrei erantzuteko sortu zen; izan ere, lanbide horrek goranzko eskaria izan arren, kualifikaziorik gabeko langileak ditu, eta gehienak emakumeak dira, gizarte-bazterketan daudenak. Beraz, aldi berean, generoaren eta klasearen arabera diskriminatutako garbitasunaren lanbidea duindu nahi izan da.

Ezarritako helburuak betetzeko, CLEAN UP MIXED PROYECT2, 3 prestakuntzaz osatuta dago:

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologian oinarritutako proiektuak alderdi teorikoa izan du, baita bizipen-praktika ere Ikastetxean bertan, laguntza emozional eta enpresarialarekin. Lehenengo ekintzan, ikasleek garbiketa-tekniketan eta -prozeduretan trebatu dira, eta praktikak egin ahal izan dituzte Ikastetxean bertan zein hainbat enpresatan, prestakuntza amaitzean. Bigarren ekintzan, gaitasun profesionalak zein emozionalak sakondu dituzte, eta, alde batetik, jarrera, erantzukizuna, antolaketa…landu ahal izan dituzte eta, bestetik, autoestimua, autokonfiantza, enpatia… Azkenik, hirugarren ekintzak elkarrizketak egiteko, curriculum vitaea diseinatzeko eta lan-munduari lotutako dinamika batzuk egiteko aukera eman die.

Guztira 15 ikaslek hasi zuten prestakuntza hau (10 emakume eta 5 gizon), baina 11k bakarrik amaitu dute izan ere dibertsitate handiko talde bat izan da eta 10ek gainditu dituzte ekintza guztiak. Proiektua amaitzean, praktikak egin dituzte besteak beste Ausolan-Geslagun, Mikel Deuna Fundazioa Egoitza, Clymagroup, S.L., Abeletxe Egoitza eta Lantegi Batuak enpresetan. Aipatzekoa da horietako batzuek lan-kontratua lortu dutela eta beste batzuek udan ordezkapenak egingo dituztela praktikaldia egin duten enpresetan.

Guztiek oso positibotzat jo dituzte proiektuan egindako ekintzak. Horietako bat Nelson Silva Landaira da, Paraguaitik dator eta Berriatuan bizi da. Ermuko Abeletxe Egoitzan praktikak egin ondoren bertan hasiko da lanean, eta horrek bere egoera legeztatzea ahalbidetuko dio. Bere hitzetan, formakuntzak dezente aldatu du, orain lasaiago eta seguruago sentitzen da. "Coaching-ak asko lagundu dit, ezagutza eta tresna asko eman dizkit jendearekin, lantokian eta familiarekin nola jokatu jakiteko. Zalantzarik gabe, prestakuntza hau mundu guztiari gomendatuko nioke".

Ekimen berritzaile honek, Lea-Artibai eskualdeko garbiketa-sektorearen eta emakume etorkinen kolektiboaren egungo errealitatea ezagutzea ahalbidetu du, eta oso pozik geratu gara, bai gu eta baita gurekin elkarlanean aritu diren erakundeak ere, ezarritako helburuak bete ahal izan ditugulako.

 

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika