ILUSIO PONPAK 2023

2023-02-13

Ilusio Ponpak jardunaldi arrakastatsuaren edizio berri bat ospatu dugu, otsailaren 10ean, honakoa, antolatzen dugun ekimen honen 9. edizioa izan da, eta, urtero bezala, Lea-Artibai eskualdera nazioarteko hizlari ospetsuak erakartzea lortu dugu.

Arazoen aurrean ikuspegi baikorra partekatzea eta motibazioa sustatzea bilatzen duen Ilusio Ponpak jardunaldia urteroko ezinbesteko hitzordu bilakatu da askorentzat. Ekimen honek gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta horren adibide da Esperantza eraikineko auditoriora beste behin bertaratu den jende kopurua.

Oraingo honetan gonbidatutako hizlariak Aitziber Garmendia, Enhamed Enhamed eta Victor Küppers izan dira, azken horrek online parte hartu du, eta beraien optimismoa, motibazioa eta ilusio super botereak aktibatu dituzte agertokian, bertara hurbildu direnen gozamenerako.

Aitziber Garmendiaren “Teloia gora eta barre eragitera” hitzaldia hasi orduko entzun dira lehen barre algarak auditorioan. Garmendia gaztetan hasi zen antzerki-munduan eta, ordutik, bizitza osoa eman du interpretazioan. Barrearen defendatzaile sutsua da, bere hitzetan “Barrea terapeutikoa da eta, gainera, zientifikoki frogatuta dago hormona on asko askatzen dituela eta kortisola murrizten duela (estresa eragiten duen hormona)”. Gainera, ekitaldiaren gai nagusia erreferentziatzat hartuta, esperientziak sorrarazten duen desilusioari eta apatiari aurre egiteko gakoa eskaini die bertaratutakoei. Izan ere, bere ustez, funtsezkoa da gure bizitzan bide berriak hastea, elementu txikiak txertatzea, adibidez hobby berri bat, gu “esnatu” ahal izateko.

Hurrengo hitzaldia Victor Küppersen eskutik izan da. “Afrontar la vida con alegría” (Bizitzari poztasunez aurre egitea) hitzaldia eskaini du online. Jarreren azterketa eta analisia, gogo biziaren kudeaketa eta garapen pertsonal eta profesionalaren esparruan hizlari onenetako bat da Küppers. Mundu osoan emandako hitzaldi eta ekitaldien ibilbide luzea du eta hainbat liburu argitaratu ditu bizitzaren zentzuaren hausnarketari, giza jarreren ondorioei eta bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeari buruz. Aurkezpenean ilusioari eustearen garrantzia azpimarratu du, gizakiok dugun baliabide nagusia baita. “Ilusioak gure onena ateratzen du eta gure jarrera, energia eta nortasuna baldintzatzen ditu” esan du. Horrez gain, aipatu du jarrerarik onena aukeratzen saiatzea dela bizitza bizitzeko modurik inteligenteena, eta praktikan jarri ahal izateko jarraibide batzuk ere erakutsi ditu. Amaitzeko, azken hausnarketa bat utzi die bertaratutakoei: "Gure ondare handiena gure nortasuna da".

Kafea hartzeko etenaldiaren ondoren, Enhamed Enhameden txanda izan da, historiako igerilari paralinpikorik onena. Psikologo eta hizlari motibatzaile hau itsu geratu zen zortzi urterekin, eta igeriketan, besakadaz besakada, bere etorkizuna ikusi zuen. Hamabi urteko ibilbide profesionalean hogeita hamazazpi dominako palmares ikusgarria lortu zuen atleta bihurtu zen. Enhamed Markina-Xemeinera etorri da bere esperientzia partekatzeko, "Fortaleza en tiempos de incertidumbre" (Ziurgabetasun-garaian indarra) hitzaldiaren bidez. Bere eskutik bizitzaren helburua sortzeko gakoak jaso dituzte entzuleek, haren ustez bizitzaren helburua ez baita aurkitzen, garatu egin behar da. “Egunez egun lan egin behar da helburu oso argiak ezarriz, onetik eta txarretik ikasiz eta ager daitezkeen oztopoak bistaratuz, horiei konponbidea emateko”. Aurkezpenari amaiera emateko, galdera hau egin du: Nola bizi behar dut nire bizitza? Haren arabera, hauxe da geure buruari galdetu behar dioguna.

Jardunaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika