2022-10-28
Eroski, Fagor Elektronika, Fagor Automation eta Soraluzeko ordezkariek zuzendaritza eta errektore kontseiluetako gaitasunak aztertu zituzten, gero eta egoera aldakorragoetan. Era berean, MONDRAGONetik kanpoko ikuspegia aztertzeko aukera ere izan zen; Josu Jon Imaz (Repsol), Francisco Riberas (Gestamp) eta Javier Roqueroren (Salto Systems) bitartez.
MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidente Iñigo Ucinek eman zion hasiera ekitaldiari. Bere sarrerako diskurtsoan, foroa interkooperazio ariketa ederra dela esan zuen, “krisi egoeran emaitzak biderkatzeko indarrak batzea egoera normaletan baino garrantzitsuagoa da” adierazi zuen Ucinek.