2023-04-25
Mikroprozesadore bat erabilita hozkailu bati funtzio gehiago ematea da proiektu honen helburua: energia eraginkortasunean, erabilgarritasunean.... Horretarako hozkailu arrunt bat eta mikroprozesadore batetik abiatuta, lehenengo fase honetan mikroprozesadoreak programatzen ari dira, horretarako sentsore eta aktuadore ezberdinak erabiliz lan ezberdinak egiten ari dira. Behin Arduinoa (mikroprozesadorea) programatuta, hozkailuari funtzio berriak emango dizkion programa egingo dute.