BERRIAK

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna
Thumbnail

Lanbide Heziketako goi mailako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleek, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapena landu dute. Besteak beste, guztiok berdin babesten gaituen dokumentu legal unibertsala dela eta denok eskubide horiek munduko bazter guztietan errespetatzeko eta defendatzeko erantzukizuna dugula ikasi dute.

2025-12-10

Administrazio eta Finantzetako ikasleek esperientzia praktikoa izan dute BECen
Thumbnail

Goi mailako administrazio eta finantzetako ikasleek aukera paregabea izan dute BECen enpresa simulatuen azokan parte hartzeko. Bertan, produktuen salmenta- eta erosketa-prozesuak praktikan jarri dituzte, Euskal Herriko eta inguruko ikastetxeekin elkarlanean, ikasitakoa praktikan jartzeko eta merkataritza-jardueretan trebatzen jarraitzeko aukera aparta izan delarik.

2025-12-04

Euskara Eguna 2025
Thumbnail

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, gure eskolan hainbat ekintza berezi antolatu ditugu euskaraz gozatzeko eta ikasteko. Egitarau zabala izan da: batetik, irratiko elkarrizketak eta liburu aurkezpenak; bestetik, lehiaketa eta jolas dibertigarriak, eta ez dira faltatu herri kirolak eta solasaldiak ere.

2025-12-03

Ekoizpen ekologikoa ezagutzen
Thumbnail

Elikagaien Goi Mailako eta Zereginen Ikaskuntzarako Gelako ikasleek aste honetan esperientzia praktiko eta didaktiko paregabea bizi zuten, Zornotzako bi leku ezberdinetan bisita eginez. Irteeraren helburua ikasleek bertako jarduerak zuzenean ezagutzea eta ekologikoki ziurtatutako produktuak nola lantzen diren ikastea izan zen.

2025-11-28

Goratz Sololuze eta Kepa Gandiaga, gure ikasle ohiak, Maroc Challenge erronkari ekin diote
Thumbnail

Gure ikasle ohiek Maroc Challenge probaren edizio berrian parte hartuko dute, 2.000km baino gehiagoko ibilbide kirol- eta ekimen solidarioan.

2025-11-27

Lea Artibai Ikastetxeak parte hartu du Confebaskek antolatutako LH & Enpresa topaketan
Thumbnail

Confebaskek antolatutako Lanbide Heziketa & Enpresa ekitaldian parte hartu du Lea Artibai Ikastetxeak ere. 32. edizio hau Bilboko Euskalduna Jauregian izan da eta Lanbide Heziketa Dual aurreratuan egin duten ikasleen edo enpresako egonaldia hemen berton edo atzerrian Confebasken programen bidez garatu duten ikasleei aitortza egiteko baliatu dute, baita enpresen eta lantokietako prestatzaileen jarduna aitortzeko ere.

2025-11-24

Bi lorpen garrantzitsu ekintzailetzan: Lea Artibai Fundazioaren sariak eta DEMAren 2. fasera sailkatutako proiektuak
Thumbnail

Azaroaren 18an eta 19an, Lea Artibai Ikastetxeko ikasleek bi ekintzailetza-ekitaldi garrantzitsuetan parte hartu zuten, eta emaitza bikainak lortu zituzten. Ekitaldi hauetan aurkeztutako proiektuak Heziketa Zikloko ikasleen sormen eta lanaren adibide garbiak dira, eta gure ikastetxearen ekintzailetza-kulturaren indarra erakusten dute.

2025-11-21

CIE Automotivek ULYSSES programaren bosgarren edizioan parte hartu du
Thumbnail

Hilabetez, gure egoitzan izan dira CIE Automotive enpresako 11 profesional, Brasil, Mexiko eta Eslovakiako lantegietatik etorriak. CIE Automotive automobilgintzako osagaien hornitzaile global bat da, munduko merkatu nagusietan teknologia desberdinak eskaintzen dituena.

2025-11-20

Ikasleak bolondres aritu dira Elikagaien Bilketan
Thumbnail

Aurten ere, gure ikastetxeko batxilergoko eta zeregin gelako ikasleek bolondres lanetan parte hartu dute Elikagaien Bankuan, Markina-Xemeingo supermerkatuan. Elikagaien Bankua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, apolitikoa eta akonfesionala, eta gosea, pobrezia eta elikagaiak alferrik galtzea saihesten laguntzen du, janaria behar handiena duten pertsonen artean banatuz eta ingurumenaren zaintzan lagunduz.

2025-11-10

Erosketa berdearen tailerra Kontsumobiderekin
Thumbnail

Kontsumo arduratsuaren inguruko dinamiken baitan, Lea Artibai Ikastetxean Erosketa Berdeari buruzko tailer berezia burutu dugu. Kontsumobideko adituek saio praktiko eta dinamikoa eskaini diete 1. Batxilergoko ekonomiako ikasleei eta Zereginen Ikaskuntzarako Gelako (ZIG) ikasleei, kontsumo-ohiturek ingurunean eta gizartean duten eragina ulertzeko eta alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera emanez.

2025-11-05

Deusto Unibertsitateak orientazio-saioak eskaini ditu Lea-Artibai Ikastetxean
Thumbnail

Deusto Unibertsitateko ordezkariak Lea Artibai Ikastetxera gerturatu dira orientazio-saioak ematera, ikasleei etorkizuneko ikasketa-aukerak zehazteko baliagarria izango zaien informazioa eskaintzeko asmoz. Jardunaldia hiru talde espezializatuetan antolatu da: Ingeniaritzak; Esku-hartze soziala, hezkuntza eta osasuna; eta Komunikazioa, politika zientziak, enpresa, zuzenbidea eta hizkuntzak.

2025-11-04

Elikagaien Bilketa egunerako prest: ikasleak laguntzeko interesa erakutsi dute
Thumbnail

Tomas Ibaibarriaga Elikagaien Bankutik etorri da gure ikastetxera azaroan egingo den Elikagaien Bilketaren inguruko hitzaldia ematera. Bere helburua ikasleei ekimen solidario honen garrantziaz eta boluntarioek egiten duten lan baliotsuaz hitz egitea izan da.

2025-10-22

Eskola Hiztun Bila XXIX. Jardunaldia
Thumbnail

Gaur, urriaren 22an, Lea Artibai ikastetxeko Hizkuntza Proiektuko ordezkaria Gasteizen izan da Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan Hezkuntza Saileko Berritzeguneak antolatutako Eskola Hiztun Bila XXIX.jardunaldian.

2025-10-22

Ekonomia zirkularrari buruzko tailer berezia Kontsumo Biderekin
Thumbnail

Nazioarteko Hondakin Elektronikoen Eguna dela-eta, Lea Artibai Ikastetxean tailer berezia burutu dugu. Ekonomia zirkularraren bidea praktikan ezagutzeko, Kontsumo Bideko adituek jarduera eta hitzaldia eskaini dizkiete Ekonomia I eta Zereginen ikaskuntza gelako ikasleei.

2025-10-22

2. Batxilergoko ikasleak DIPC Topaketa 2025ean
Thumbnail

Gure 2. Batxilergoko ikasle talde batek parte hartu du Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako Topaketa 2025 ekitaldian. Jardunaldi honek zientziaren eta gizartearen arteko elkargunea sortzea du helburu, eta hainbat ikastetxetako gazteek aukera izan dute fisikaren eta ikerketaren mundura hurbiltzeko.

2025-10-16

Osasun mentalaren inguruko solasaldia Eneko Sagastumerekin
Thumbnail

Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna izan denez, Lea Artibai Ikastetxean gazteen osasun mentalari buruzko jardunaldia egin dugu. ZURRUNBILOA proiektuko parte-hartzailea den Eneko Sagastume izan da gurean, bere esperientzia eta ikuspegia partekatzeko.

2025-10-13

Ikasgai berriak: hobekuntzak ikastetxean
Thumbnail

Aurtengo ikasturtean, Produkzio-sistemari aplikaturiko iraunkortasuna, ikasgaia hasi gara ematen Lanbide Heziketako ziklo guztietan eta ekonomia berdearen, jasangarritasunaren eta ingurumen-inpaktuaren arloko oinarrizko ezagutzak eta gaitasunak garatzea du helburu.

2025-10-02

LAN BERRI 3R Gaztea programa
Thumbnail

3R GAZTEA Lan Berri 2025 Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen bat da, 30 urtetik beherako gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea erraztea helburu duena.

2025-09-23

BEKAK
Thumbnail

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ematen dituen Unibertsitateaz kanpoko ikasketa-bekak eta -laguntzetarako 2025-2026 ikasturteko deialdia zabalik dago urriaren 6ra arte.

2025-09-12

2025-2026 IKASTURTE HASIERA irailaren 8an izango da
Thumbnail

Ikasturte berriari hasiera emateko, irailaren 8an izango dugu aurkezpen eguna. Jarraian aktibitateka, mailaka, orduak eta gelak zehaztuta.

2025-09-02

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika