Belaunaldien Arteko II. Topaketa

2026-05-14

Topaketan zehar, inklusioa, elkartasuna, ekimena eta interdependentzia bezalako balioak landu ziren, ikastetxeen arteko elkarrizketa eta elkarrengandik ikasteko aukera indartuz.

Lea Artibai Ikastetxeak martxoan izandako esperientzia aurkeztu zuen topaketan. Orduan, gure irakasle ohiek, Mari Tere Bengoa eta Jose Luis Goikoetxea, ikasleekin elkartu ziren beren ibilbide profesionala eta bizipenak partekatzeko.

Mari Tere Bengoa Administrazioa eta Finantzetako ikasleekin aritu zen, eta Jose Luis Goikoetxea, Fabrikazio Mekanikoko ikasleekin. Saio horietan, garai ezberdinetako Lanbide Heziketaren errealitatea aztertu zuten, eta ikasleek iraganeko esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Martxoko saio horretan jasotako testigantzek osatu zuten atzoko ekitaldira bidali genuen bideoa, eta gainerako ikastetxeek ere beren esperientziak partekatu zituzten ikus-entzunezko formatuan.

Ekitaldia iTlent erakundeak antolatu zuen, belaunaldi desberdinen arteko lankidetza eta ezagutza trukea sustatuz.

Ekitaldirako prestatu genuen bideoa hemen ikus daiteke: https://flic.kr/p/2scRoir

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika