Teknopolis | Zientzia eta sagardoa, elkarlanean

2026-03-05

Ikerketan, gure ikastetxeko Elikagaien Teknologia arloko irakasleak ari dira parte hartzen. Bere gidaritzapean, sagardo naturaleko bakterio azido-laktikoen ezaugarri probiotikoak identifikatu eta aztertzen ari dira, etorkizunean sagardoaren patsetik eratorritako probiotiko osasungarriak dituen esneki berritzaile bat garatzeko oinarriak ezartzeko.

Proiektuaren berri eman dute Teknopolis saioan, txotx denboraldiarekin bat eginez sagardogintzaren berrikuntzak ardatz izan dituen atalean. Erreportajean, Villabona-Amasako Otalarrea sagarraren esperimentazio-zentroa ( Gipuzkoako Foru Aldundia ) eta Zizurkilgo Fraisoro laborategiko jarduna ere erakutsi dituzte.

Horrez gain, Sagarlup izeneko edari berria aurkeztu dute, sagar-muztioa eta lupulua hartzituz egindakoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Iñaki Santosen laguntzarekin garatua.

Saio osoa hemen ikusgai: Teknopolis: 2026-03-28 - Teknopolis

“Babes BALak” proiektuari buruzko atala 7:45 minututik aurrera ikus daiteke.

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika