ILUSIO PONPAK 2026: Zu izatearen ilusioa

2026-03-02

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi da eta Ainhoa Illorok, Etengabeko Prestakuntzako arduradunak, eman dio hasiera jardunaldiari, hizlariei eta bertaratutakoei ongietorria eginez eta urtez urte ekimen hau posible egiten duten guztiei eskerrak emanez. 2012an sortu zenetik, Ilusio Ponpak helburu argia izan du: arazoen aurrean ikuspegi baikorra sustatzea eta motibazioa piztea. Hamabi edizio hauetan zehar nazioarteko hizlari ezagunek parte hartu dute, eta aurten bi emakume gonbidatuk gidatu dute goiza.

Aurtengo edizioan, lehenik Amagoia Eizaguirre psikologo eta hizlariak hartu du hitza, “Energía auténtica que transforma” izeneko saioarekin. Eguneroko bizitzaren erritmo biziaren erdian, lehentasunak antolatzeko, autoexijentzia arintzeko eta kontrol sentsazioa berreskuratzeko tresna praktikoak eskaini ditu. Benetako energia norberaren barrutik eraikitzen dela azpimarratu du, eta jarrera kontziente batek gure ongizatean eta ingurukoengan duen eragina nabarmendu du. Bere hitzaldia hausnarketarako gonbidapen argia izan da: gelditu, entzun eta norbere benetako beharrei erreparatzea.

Ondoren, atsedenaldi atsegin batek hartu du protagonismoa; kafe baten bueltan, bertaratutakoek ideiak partekatzeko eta saretzeko aukera izan dute.

Goizari amaiera emateko, Patty Bonet aktore eta hizlariak “Enfocar es una actitud” izeneko hitzaldia eskaini du. Energia kutsakorrez eta ausardiaz beteriko kontakizun pertsonalaren bidez, ikuspegia aukeratzea gure esku dagoela gogorarazi digu. Mugarik ez jartzera, konbentzimenduz lan egitera eta norbere ametsak jarraitzera gonbidatu ditu bertaratutakoak. Bere esperientziak erakutsi du zailtasunak oztopo baino gehiago aukera bihur daitezkeela, fokua non jartzen dugun araberakoa dela guztia.

Bi hitzaldiek norbere burua onartzea, zaintzea eta indartzea jarri dute erdigunean, “zu izatearen ilusioa” berreskuratzea posible dela erakutsiz. Doako jardunaldi honek, beste behin ere, hausnarketarako tartea eta motibaziorako bultzada eskaini die bertaratutakoei.

Urtero bezala, jardunaldiak energia kargatzeko eta ikuspegi baikorra lantzeko aukera eman du, eta parte-hartzaileek esperientzia aberasgarri batekin itzuli dira etxera, ilusioa berrituz eta hazten jarraitzeko ideia eta tresna berriekin.

 

HITZAko kazetariak egindako argazkiak ikusteko: Klik hemen

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika