ITSASBIZI taldea, IKASENPRESAko finalisten artean

2026-02-24

Ikasle guztiek bideo bana aurkeztu dute, eta horien artean gure ikasleen proiektua 9 talde finalisten artean aukeratua izan da. Ekainaren 18an, Donostian egingo den sari banaketa ekitaldian elkartuko dira ikastetxe desberdinetako finalistak, eta bertan emango da irabazlearen berri.

Zertan datza aurkeztutako proiektua?

ITSASBIZI ur-inguruneak babestea eta garbitzea du helburu. Lea Artibai eskualdeko tradizioari lotuta dago; eskualdeak betidanik izan du itsasoarekin lotura estua, eta arrantza jarduerak bere historia eta ekonomia markatu dute. Azken urteotan, ordea, portu, ibai eta lakuetako kutsadurak ingurune naturalean eta gizartean eragin nabarmena izan dute. Egoera horri erantzunez, ikasleek proiektua diseinatu zuten, urak garbitzeko produktu ekologiko eta eskuragarriak eskaintzeko.

Bere elementu nagusia zaborrontzi flotatzaile adimenduna da: ura xurgatu eta hondakinak sare batean biltzen ditu; betetzean, sentsoreek egoera detektatu eta automatikoki karga-estaziora itzultzen da, erabiltzaileari jakinaraziz. Gailuak eguzki-plakekin funtzionatzen du eta seinale bisualerako argi-ekipoa dauka. Proiektua teknologia berrietan eta automatizazio eta robotika industrialeko prestakuntzan oinarrituta dago.

Egitasmoak, teknologia berriak jasangarritasunarekin eta gizarte-balioekin uztartzen ditu, ikasleen prestakuntza teknikoa indartuz.

Zorionak ITSASBIZI taldeari egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik!

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika