2025-11-04
Saioetan, ikasleek aukera izan dute arlo bakoitzean zer ikasten den, zein ibilbide profesional dauden eta unibertsitateko egunerokoa nolakoa den gertutik ezagutzeko. Ingeniaritzen taldean, teknologia, industria eta berrikuntzarekin lotutako irtenbideak azaldu dira. Esku-hartze soziala, hezkuntza eta osasunaren taldean, arreta pertsonala, hezkuntza-prozesuak eta ongizatearekin lotutako lanbideak izan dira ardatz. Azkenik, komunikazioaren eta gizarte-zientzien taldean, komunikabideak, politika zientziak, enpresa-kudeaketa, zuzenbidea eta hizkuntza-ikasketak aurkeztu dira.
Ikasleek galderak egiteko eta zalantzak argitzeko tartea izan dute, eta saioak oso parte-hartzaileak izan direla nabarmendu du ikastetxeak. Azaldu dutenez, horrelako ekimenek lagundu egiten dute gazteek beren interes eta gaitasunetara egokitutako ibilbide akademiko eta profesionala aukeratzen.


