Brasilgo Maricáko ordezkaritzak gure Ikastetxeko hezkuntza eta berrikuntza eredua ezagutu du

2026-05-19

Maricáko ordezkaritza, Rio de Janeiro estatuko udalerri horretan kooperatibismoa, hezkuntza eta garapen ekonomikoa sustatzen ari den estrategiaren parte da. Euskal Herrian egindako zazpi eguneko egonaldian, hainbat erakunde eta esperientzia erreferente ezagutzeko aukera izan zuten.

Lea Artibai Ikastetxean, gure hezkuntza, lan eta berrikuntza ekosistema aurkeztu genien. Prestakuntza teknikoa, enpresekiko lankidetza, berrikuntza aplikatua eta tokiko garapena nola uztartzen ditugun ezagutu zuten, eta eskualdeko enpresa-sarearekin dugun lotura estua bertatik bertara ikusi ahal izan zuten.

Bisitaren barruan, Mondragon Unibertsitatea eta LEINN programa ere ezagutu zituzten, baita ASETT think tanka, KREAN kooperatiba eta Arizmendi Ikastola ere.

Egonaldi honen ondorioz, lankidetza aukera berriak ireki dira Maricáko erakundeen eta Euskal Herriko hainbat eragileren artean, bereziki kooperatiba-hezkuntzan, gazteen prestakuntzan, ekintzailetzan eta lurralde-garapenean.

Pozgarria izan da gure esperientzia partekatu ahal izatea eta nazioarteko ordezkaritzei Lea-Artibain garatzen dugun eredua erakustea.

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika