2026-03-04
2026 honetan ere, elkartasuna eta mugikortasuna dira Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasleek aurre egin beharreko LEHIAKETAren ardatza. Bertan, mugikortasun-arazoak dituzten haurren arreta goiztiarreko zentroetarako pedaletan jartzeko akoplamendu berezi batzuk diseinatu eta fabrikatu beharko dituzte.
Dibertsitate funtzionalaren eta behar berezien munduari lotutako lehiaketa da, non arazo psikomotorrak dituzten 0-6 urte bitarteko haurrentzat gazteak hobekuntza bat garatzera inplikatzen diren. CERATIZIT, HETEL eta APDEMA enpresek bat egiten dute talentua garatzeko eta sektorearen barruan balioak bultzatzeko.
Astelehen honetan, Lea Artibaiko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. Mailako ikasleak Durangoko Maristak ikastetxean izan dira. Bisita honen helburua, KIROLIFE eta CERATIZIT enpresek proposatutako erronkan elkarlanean aritzea da.
Nazio mailan 600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, hobekuntzak ekarriz, hori guztia talde-lanarekin, sormenarekin eta borrokarako espirituarekin batera. Gure ikasleek, Durangoko MARISTAK ikastetxeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko zikloko ikasleekin elkarlanean aritu dira, durangarrek diseinua egin dute eta gureek ekoiztu dutelarik.


