Zumaiako Flyscha ezagutzen Batxilergoko ikasleekin

2026-04-20

Irteera Algorri interpretazio zentroko Ane teknikariaren gidaritzapean hasi zen. Lehenik, azalpen teorikoak jaso zituzten ikasleek, Mutriku eta Zumaia artean kokatzen den eta duela 100 eta 50 milioi urte artean eratutako Flysch egituraren inguruan. Era berean, gaur egun Zumaian itsasgora eta itsasbeheraren arteko eremuan ikus daitezkeen animalia espezieei buruzko azalpenak ere jaso zituzten.

Ondoren, itsasbeherak baldintzatutako ordutegia aprobetxatuz, marea arteko gunea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Bisitan zehar, hainbat itsas espezie ikusi eta aztertzeko aukera izan zuten: arrain txikiak, anemonak, karramarro mota ezberdinak, itsas trikuak, itsas pepinoak, karakolak, ermitariak, baita olagarrotxo bat eta izkirak ere, besteak beste. Bildutako aleak kuboetan behatu ondoren, guztiak beren habitat naturalean askatu zituzten.

Irteerari amaiera emateko, Zumaiako ermita eta Itzurun hondartza bisitatu zituzten, eta ondoren Markina-Xemeinera itzuli ziren.

Eguraldia lagun, ikasleek ikaskuntza esanguratsua eta esperientzia atsegina uztartzeko aukera izan zuten.

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika