Azken klaustroan lankideok hausnarketa ariketa bat egin genuen. Jarraian elkar agurtzeko gosari eder bat izan genuen. Uda zoriontsua izan dezazuela denok! Irailean pilak kargatuta bueltatuko gara.
2021-07-23
11.000 ordu baino gehiago, ia 2.000 ikasle eta 150 ikastaroren eskaintzarekin, Lea Artibai ikastetxea EAEko lehen mailan kokatzen da Lanerako Prestakuntzara bideratutako hezkuntza zentro gisa. Ikastetxeak 20-21 ikasturtean 2.600 pertsonari eman dio orientazio eta Bitartekaritza zerbitzua eta lanbide heziketako laneratze datuak %80 inguruan kokatzen dira. Azkenengo urtean 710.967,56 euroko inbertsioa egin du azpiegitura eta makinaria ezberdinetan.
2021-07-20
Lea Artibai Ikastetxeak ikasturte honetan lehen aldiz eskualdeko Bitartekaritza zerbitzua izan du martxan. Eskualdeko langabetu zein lanean dauden pertsonei harrera eman, beharrak aztertu eta bakoitzaren ibilbideak diseinatu zaie laneratze errezago bat izan dezaten lan egin da.
2021-07-14
Bi urteetan zehar TKNIKAn konpositeen espezializazio arloan egindako lanaren transferentzia jardunaldia egin da. Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta egon da, zehazki material konposatuen bi fabrikazio prozesuen ingurukoa: RTM ligth eta konposite termoplastikoen (Organosheet) fabrikazio prozesuak aztertu dira.
2021-07-13
Ikasleek klaseak bukatu dituztela aprobetxatuz gure irakasleek Sormen pentsamenduaren inguruko ikastaro bat izan dute. Sormena nola garatu edota nola identifikatu eta sustatu ikasteko.
2021-07-01
Mari Jose Barriola Biozientziak eta Jasangarritasuna arloko Zuzendaria eta Arantxa Zamora Biozientzien eta Garapen Iraunkorraren Arloko dinamizatzailea izan dira gurean, elikaduraren arloan datozen urteetako estrategien inguruan hausnartzen.
2021-06-25
DEMA, Emplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak antolatutako Enpresari 2020-2021 lehiaketan, Administrazioa eta Finantzak goi mailako zikloko, Joana García Belar ikaslea "Oposikasi Akademia" proiektuarekin saritua izan da.
2021-06-24
Bera Kurutz Ikastolak eta Lea Artibai Ikastetxeak, Academica erakundearekin bat egin dute beraien ikasleei Batxilergo DUAL programa eskaintzeko. Gurasoen aurrean aurkeztu dute, egitaraua azaldu, bere funtzionamendua eta zertan datzan argitzeko.
2021-05-26
Batxilergoko lehen mailako ikasleek, Fisika-Kimika ikasgaian zientzia eta teknologia irakasgaiek automobilaren industrian aplikatzeko duten garrantzia ikusteko CIKATEK enpresako José Santos izan dugu gure artean.
2021-05-13
TALENTUA SORTU lan-ildoaren bitartez eskualdeko ikasleak etorkizunean eskualdean lanean gelditzea sustatzeko asmoarekin, enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez ikasleak eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza ibilbide guztian zehar txertatu nahi da.
2021-04-29
TALENTATU programaren bidez, enpresa ezberdinen izatea ezagutzeaz gain, erakunde publikoen ikuspegia ere ikusteko aukera izan dute Batxilergoko ikasleek. Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat izan dugu ikasleei programa hau aurkezten eta azalpen guztiak ematen.
2021-04-27
Programa hau, Lea-Artibai eskualdeko eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier) osatzen du Azaro Fundazioarekin elkarlanean. Proiektu honen helburu nagusia talentua sortu, mantendu eta erakartzea da.
2021-04-20
Lau urtetik behin, Lea Artibai Ikastetxean, hausnarketa estrategikoko prozesu bat jartzen dugu abian, hezkuntza-komunitatearen, enpresa, ikasle, guraso eta kanpoko pertsonen parte hartzearekin, erakundearen misioan jasotakoari erantzun nahi dion plan bat aberasten laguntzeko.
2021-04-19
BEXEN MEDICAL enpresako Gorka Ramirez (Farmaziako Zuzendari Teknikoa) egon da, Batxilergo Zientifikoko 1go mailako ikasleei hitzaldi bat ematen, hitzaldi hauen helburu nagusia, gazteak STEAM (Zientziak, Teknologiak, Ingenieritzak, Arteak eta Matematikak) ikasketak aukera ditzaten animatzea eta motibatzea da.
2021-04-14
Apirilaren 12an hasi eta hilaren 23 arte luzatuko da 2021-22 ikasturtean Batxilergoa egiteko aurrematrikula sasoia. ON-LINE edota Ikastetxean bertan egin ahal izango da.
2021-04-12
Batxilergoko bigarren mailako ikasleek martxoan zehar Debate Filosofikoak burutu dituzte. Lau fasetan banatuta, gaur eguneko albisteak jorratu dituzte eta hizkuntza ezberdinetan defendatu behar izan dituzte egokitu zaien gaia.
2021-03-26
Erdi Mailako bigarren mailako ikasleak astelehenean, martxoak 15ean joan ziren enpresetara, Lantokiko Prestakuntza modulua burutzera, Goi Mailakoak martxoaren 18an hasiko dira.
2021-03-17
Lanbide Heziketako 2.mailako ikasleak enpresetara Lantokiko Prestakuntza (praktikak) burutzera joan aurretik proiektu-erronka ezberdinak burutzen dituzte, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa Goi Mailako ziklokoak LEAN ESKOLAn izan dira.
2021-02-12
Lanbide Heziketako ikaskuntza-eredu osoa egituratzen duen elementu nagusia erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza da, Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako zikloko ikasleek egindako erronka honen adibide dugu.
2021-02-04
Elikagaien Industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako Lanbide Heziketako ikasleak teoriaz gain praktika ezberdinak egiten dituzte, punta puntako ekipamenduarekin jantzitako laborategi, planta pilotu eta instalakuntzetan.
2021-01-18
Lea Artibai Ikastetxeko lantalde guztiak ZORIONAK eta URTEBERRI ON opa dizue!
2020-12-23
Lea Artibai Ikastetxeko Batxilergoko ikasleak Bizkaiko Foru Aldundiko Ondarea Bizkaia sailak antolatutako InstaOndarea lehiaketan HIRUGARREN POSTUA lortu dute. Ikasleek sariaz gain gure eskualdeko herri eta txokoetan gorderik dauzkagun istorio eta bizipen zoragarriak ezagutzeko aukera izan dute eta hauek ezagutzera emateko lan bikainak egin dituzte.
2020-12-21
DEIA egunkariak zazpi elkarteren lana txalotu nahi izan du, XIII Laboral Kutxa DEIA Hemendik sarien bitartez. Markina-Xemeingo Elikagaien bankuak egindako lanaren ordaina jaso zuen, bertan aritu ziren gure ikasleak ere bolondres.
2020-12-11
Lea Artibai Ikastetxeak doluminak adierazi nahi dizkio Saioa Albizu Larrinaga gaztearen familiari eta lagunei. Bere heriotzaren albistea tristura handiz jaso dugu hezkuntza-komunitate honetan.
2020-12-10
Batxilergoko bigarren mailako ikasleek, COVID-19ari aurre egiteko dirua biltzeko EITB-k antolatzen duen maratoi solidarioan parte hartu dute, EZ NEGAR EGIN,GU ELKARREKIN: bideo honekin.
2020-12-09
Euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala da EUSKARALDIA. Bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko da. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!
2020-11-19
Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako zikloko bigarren mailako ikasleak eta Basque Culinary Center graduko laugarren mailako ikasleak lankidetza proiektu ezberdinetan ari dira lanean.
2020-11-17
Azaroaren 21etik 28ra bitartean Lekeition ospatuko den 43.Euskal Zine Bileran gure Batxilergoko bigarren mailako ikasleek egin dituzten hiru dokumental ikusgai izango dira.
2020-11-13
Gure lankide Esteban Royuela eta Yolanda Larrañaga, Santurtzin kokatuta dagoen San Jose de Calasanz ikastetxean neurrira diseinatutako ikastaro bat ematen hasi dira, "PNL bidez tutoretza hobetzeko" prestakuntza berezia.
2020-11-05
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ematen dituen Unibertsitateaz kanpoko ikasketa-bekak eta -laguntzetarako 2020-2021 ikasturteko deialdia zabalik dago, urriaren 9tik azaroaren 9ra.
2020-10-09
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, gaur, abuztuaren 28an, 2020-2021 ikasturteari buruzko argibideak eman ditu, besteak beste ikasturtea hasteko egunak aldatu ditu.
2020-09-01