2021-03-17
Lantokiko prestakuntza derrigorrezko ikasgaia da, Lanbide Heziketako irakaskuntza mota guztietan egin ohi dena: oinarrizko lanbide heziketan, Erdi mailako zikloetan eta Goi mailako zikloetan. Lantegian egiten den enpresaren prestakuntza-fase praktikoa da eta, oro har, prestakuntza-zikloaren modulu profesional guztiak gainditu ondoren, enpresa ingurune erreal batean egiten dena, teknikari egiaztagiria eskuratzeko egin beharrekoa.
Gure Ikastetxean 98 ikasle joan dira Lantokiko Prestakuntza egitera enpresetara praktikak burutzera. 29 Erdi Mailako Heziketa Ziklotakoak eta 69 Goi Mailakoak. Martxoaren erdialdean hasi eta ekainak 3ra arte luzatuko da. Ikasleek enpresekin egiazko harremana edukitzeko aukera bikaina izateaz gain, laneratzea ahalbidetzen duen programa ere bada.