2021-06-24
DEMAk enpresa ideien eta proiektuen lehiaketak bultzatzen ditu Bizkaiko lanbide heziketako zentro eta ikasleen artean enpresa kultura sustatzeko, lan aukera bideragarri gisa negozio bat martxan jartzeko aukera proiektatuz.
2020-2021 edizio honetako sariak Bilboko Euskalduna Jauregian ekainaren 23an egin zen galan banatu ziren. Idoia Mendia lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak eta Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak banatu zituzten Enpresari Sarien hogeigarren edizioko sariak.

