2021-04-29
Horretarako ekintza ugari antolatu dira, STEAM ikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria-sarea ezagutu eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko.
Programa honen barruan Batxilergoko 2.mailako Teknologia II ikasgaiko ikasleak Automatizazio Industrialari buruzko hitzaldia izan dute, Cikautxon bertan produkziorako diseinatu eta garatutako makinen inguruan. Horrez gain, Cikautxo enpresa bera eta bertan ekoizten diren produktuak ezagutzeko balio izan du.
Hitzaldia Kepa Laka eta Lander Fernandez-ek eskutik izan da.

