2021-07-01
Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakaslegoak, 3 saiotan zehar 15 ordutako prestakuntza jaso dute Sormen Pentsamenduaren inguruan Zabalburu Ikastetxeko Argeme Vila irakaslearen eskutik.
Sormenaren kontzeptua ikasteko eta ulertzeko egin diren hurbilketa nagusiak ikusi dute hasteko, eta sormenaren kontzepzio kognitiboan zentratu dira; ariketa praktikoen bitartez ikasleekin gelan lehen egunetik aplikatu daitezkeen teknikak azaldu eta ikasteko aukera izan dute. Berezko sormenaz gain, ikasleekin sormena landu daitekeela frogatua geratu da.
