2021-04-19
Martxan da Lea Artibai Ikastetxearen 2021-2024 epealdirako Plan estrategikoa definitzeko prozesua.
Lehenengo urratsak ematen hasi gara eta abiapuntuko egoeraren Diagnostiko fasean buru belarri sartuta gaude. Fase honetan gaur eguneko negozio ereduaren eguneraketa, aurreko epealdiko emaitzen inguruko azterketa, guregan eragina duten kanpo aldagaien identifikazioa eta ditugun indargune eta ahulezien identifikazioa eta izan ditzakegun mehatxu eta aukeren identifikazioa egingo dira.
Hausnarketarekin hasteko mahai inguru ezberdinak izan ditugu, kanpoko gonbidatuekin:
1. Lanbide Heziketa norantz doa hurrengo lau urteetan?

2. Izaera juridiko desberdinak izanik etorkizuneko ikasle profilen definizioa zein izan daiteke?

3. Kooperatibagintza ( printzipioak , baloreak) eta ezagutza dibisioko ikuspuntutik.

Eskerrik asko guztiei parte hartzeagaitik eta egindako ekarpenengatik.
Beste albisteak ikusi