TKNIKA-ko ordezkariak izan ditugu elikagaien arloa bisitatzen

2021-06-25

Lea Artibai Ikastetxea 2021-2024 epealdirako Plan Estrategikoa lantzen ari den une honetan, informazio esanguratsua jasotzea ezinbestekoa da eta Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroa den Tknikan zertan ari diren ezagutzea ezinbestekoa da. Zehatzago esateko, Biozientziak eta Jasangarritasuna, sortu berria den arloan zertan ari diren eta hurrengo urteetarako zein aurreikuspen dituzten ezagutzeko aukera izan dugu. Horretarako, Biozientziak eta Jasangarritasuna arloko Zuzendari den Mari Jose Barriola eta Biozientziak nodoko arduraduna den Arantxa Zamora izan dira Eskolan.

Mari Jose Barriolak azken 5 urteetan Biozientzien Arloak izan duen gorakada nabarmena aipatu du eta hurrengo urteetan ere arlo horrek indarra hartzen jarraituko duela aurreikusten dute, Silver Economy (pertsona nagusiekin lotutakoa), Osasuna, Elikadura eta Jasangarritasuna dira lehentasunez lantzen dituzten gaiak Tknikako Arlo honetan. Azken urteetan Tknikan eta Ikastetxe ezberdinetan landutako Berrikuntza Proiektuak, Espezializazio-arloak eta Ikastetxe ezberdinen arteko lankidetzak eta sinergiak ere azaldu dizkigu, horietako askotan Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Arloaren partehartzea hasieratik nabarmena izan delarik eta etorkizunean ere horrela izaten jarraitzea da helburua.

Arantxa Zamora, bestalde, Bio Nodoan lantzen diren esparruetan zentratu da, hau da, Bioteknologiarekin lotutako esparruetan, non aurrerapenak oso nabarmenak izaten ari diren azken urteetan eta etorkizunean ere enpresa berrien sorrera eta dagoeneko existitzen direnen indartzea emango den.

Ondorioztatu daiteke, beraz, esparru hauetan enpresek ikasle formatuak beharko dituztela etorkizun hurbilean eta horrek ikasleak punta-puntako ezagutza teoriko eta praktikoekin hezitzea da gure Erronka.

Eskerrik asko Tknikari eta konkretuki Mari Jose Barriolari eta Arantxa Zamorari, Lea Artibai Ikastetxera etortzeagatik eta, azken urteetan bezala, hurbiltasuna eta lankidetza eskaintzeagatik.

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika