Bisita, DER CUSCO proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektuaren helburua Peruko Cusco eskualdeko berrikuntza eta ekintzailetzako sistema dinamizatzea da, eta GARAPENek erakunde elkartu gisa parte hartu du. 2020-21 urteetan, DER CUSCOk gobernuaren, mundu akademikoaren eta enpresen arteko lankidetza estrategikoan oinarritutako ekosistema bat sortzea bultzatu du. Guaman Poma de Ayala zentroa, GARAPENen kolaboratzailea aspaldidanik, proiektuaren parte da.
2023-09-18
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ematen dituen Unibertsitateaz kanpoko ikasketa-bekak eta -laguntzetarako 2023-2024 ikasturteko deialdia zabalik dago irailaren 30era arte.
2023-09-12
Ikasturtea ondo hasteko Batxilergoko ikasleek ekimen berezi bat egin dute, alde batetik ikasle berriek elkar ezagutzeko, irakasleak ezagutzeko, bakoitzaren espektatibak ezagutu edota gaitasunak ikusteko.
2023-09-12
Ikasturte berriari hasiera emateko Lanbide Heziketako ikasle guztiek parte hartu dute Zero erronka honetan. Ikasleak elkar ezagutzeko eta zeharkako gaitasunak lantzeko egindako ekimena izan da.
2023-09-11
Ongi etorri ikasle, guraso, irakasle eta lankide berriok. Elkarrekin gaindituko ditugun erronkez betetako ikasturte berri bat dugu ate joka eta indartsu, gogotsu eta proiektu berriz beteta gatoz. Hasiera ona izan guztiok!!
2023-09-01