2023-10-31
Marcelo Núñez, CFT Teodoro Wickel unibertsitateko errektorea, Manuel Hidalgo, Fortalece Pyme Programako (twk) Zuzendaria eta Ariela Aniñir, Fortalece Pyme Programako (twk) Zuzendari teknikoa bisitan izan ditugu eta bi egunetan zehar gure ikastetxeaz gain, gurekin harremana duten enpresa eta erakunde ezberdinak bisitatu dituzte.
Aurretik ere aritu izan gara Txileko Hezkuntza Ministeritzarekin lankidetzan. Oraingoan 20 ikasle izango ditugu urtarriletik martxorarte eta gure ikastetxean egingo dute Txilen bakoitzak garatu duen proiektuaren inguruan, non bideragarritasun-plan bat egiten ikasiko duten, hala nola zaintza teknologikoa, brandinga, berrikuntza edo zeharkako trebetasunetan prestatuko diren, tailer, masterclass, praktika eta tutoretza pertsonalen bidez.
Beste albisteak ikusi