Ekintzailetza lantzen Lanbide Heziketan

2023-11-07

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako URRATS BAT ekimena, Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Lanbide Heziketako ikasleak ekintzailetzan heztea izan da helburuetako bat. Lau saio ezberdin antolatu dira eskolan bertan, alde batetik DEMAko teknikari bat izan da, (Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da DEMA) eta besteak beste Enpresari lehiaketa azaldu zuen. Aldi berean, saio bakoitzean ekintzaile bat ere etorri zen bere esperientzia azaltzera. Beste alde batetik, Leartibai Fundazioko ekintzailetzan aritzen den teknikaria ere berton izan genuen, eta eskualdean egiten duten lana eta eskaintza ere aurkeztu zuen.

Guztira, 72 ikaslek eta 6 irakaslek parte hartu zuten ekintzetan. Bi ikaslek Enpresari Sarian izena eman dute eta euren ideiak defendatu beharko dituzte.

 

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika