LAIkoloreak azokaren bigarren edizioa izan dugu

2024-04-23

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere hitzordua jarri dugu gurekin bizi diren kultura ezberdinekin bat egiteko, elkar ezagutzeko eta kultura-aniztasuna ospatzeko. 10 stand jarri dira, egun dauden Lanbideko ikastaro bakoitzeko bat,  jaki eta produktu ezberdinekin. Bigarren eskuko gauzak ere izan dira, behar dituenak ordaindu gabe hartzeko, hala nola, arropak, liburuak, jolasak, eta abar. Musika, janari, dantza, jolas eta beste jarduera batzuen bidez kultura ezberdinen inguruan ikasteko aukera aparta izan da.

Ekitaldia goizeko 11etan hasi zen fusio-ekitaldi batekin, bertso saioa senegaldar perkusioarekin lagunduta. Jarraian, standak bisitatzeko, Hennarekin azalean irudiak margozteko edota Herri kiroletan parte hartzeko aukera izan zen. Bukatzeko, herrialde ezberdinetako dantzak eta musika entzun ahal izan ziren eta 13:30ak arte luzatu zen jaia.

 

Argazkiak ikusteko egin klik

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika