ZERBITZUAK

Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzu osagarriak dira, besteak beste, jantokia, egotetxea, garraioa, liburutegia eta empresa aretoa.

Jantokia

Ikastetxeak jangela handi bat dauka, ikasleek baldintzarik onenetan jan dezaten. Sukaldari profesional eta Peñascal kooperatibako ikasleen lanari esker menu aukera zabala eskeintzen dugu.

Egotetxea

Egotetxea: Ikasketak erraztasun osoz burutzeko 22 gelaz osatutako egotetxea du ikastetxeak. Hau da, 44 ikaslerentzako lekua daukagu. Egotetxeak honako instalazioak ditu: bideoa, telebista, egongela, ordenagailu gela eta kafetegia.

Garraioa

Udalerri hauetatik autobus zerbitzu propioa daukagu: Gernika-Lumo, Munitibar, Aulesti, Etxebarri eta Gizaburuaga. Eskualde eta inguruko herri nagusietatik (Ondarroa, Lekeitio, Mutriku, Mallabia, Berriz...) etortzen diren ikasleek BizkaibBus zerbitzua erabiltzen dute eskolako ordutegia zerbitzu horretara egokituta daukagulako.

Liburutegia

Ikasleek erabili ahal izateko ordutegi malgua duen liburutegia daukagu.

Enpresa aretoa

Lea Artibai Ikastetxea mota guztietako ekitaldiak ospatu ahal izateko era guztietako gela eta aretoz osatuta dago. Gel eta areto horiek Lea Artibaiko erakunde guztientzako eskuragarri daude. Horien artean enpresen aretoa aurkitzen da, 106 eserlekuz osatua, klimatizatuta, bapateko itzulpenak egiten dituen ekipoarekin, bideokonferentziak egiteko prestatua. Mota guztietako bilera eta zinema edo ikus-entzunezko emanaldiak eskeintzeko prestatua.

Roof

BISITA PERTSONALIZATUAK

Gure hezkuntza eskaintza ezagutu nahi izanez gero, edota informazio zehatza beharrez gero deitu hitzordua eskatzeko 946169002 telefonora, edota jarri gurekin harremanetan

kontaktua
Floor
Hirugarrenen edukia blokeatuta

Ezin da jatorrizko edukia bistaratu argazki bildumak ez erakustea aukeratu duzulako. Berrikusi nire hautaketa.

Argazki bilduma ikusi: Bazkide laguntzaileak

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika