«Euskal hiztun aktiboak hezteko», konpromisoa hartu dugu Lea-Artibai eskualdeko ikastetxeek

2026-09-24

Amorotoko Herri Eskolak “euskararen erabilera, normalizazioa eta euskal dimentsioa ikastetxeko hezkuntza-prozesuan eta eguneroko jardunaren parte” izatea ahalbidetzeko, konpromiso zerrenda luzea osatu du. Euskararen diziplinarteko izaera indartzeko lan egingo dute, euskara ez baita “arlo edo ikasgai jakin bati lotutako hizkuntza gisa soilik ulertuko, baizik eta ikaskuntza prozesurako eta komunikaziorako hizkuntza gisa”. Euskal dimentsioa lantzeko konpromisoa ere hartu dute; tokiko historia, geografia eta ondarea ikasgaietan txertatuzea, euskaldunen ekarpen historiko, zientifiko eta artistikoak ezagutaraztea, herriko langileekin elkarlanean aritzea eta herri kulturaren transmisioa sustatzea. Horretaz gain, Esnatu dinamikan jasotzen diren lan-ildoak ere kontutan hartuko dituztela argitu dute: “Euskal hiztun aktiboak heztea, soziolinguistika ikasleen prestakuntzan lantzea, elkarbizitza eta kultura-aniztasuna euskararen ikuspegitik jorratzea, euskararen babesgunean sustatzea, euskaldunen ahalduntzea eta Euskal Herriaren osotasuna aintzat hartzen duten materialak erabiltzea”, besteak beste.

Aulestiko Urregarai eskolak tokiko historia, geografia eta ondarea ikasgaietan txertatuko dituela adierazi du, euskararen zapalkuntza historikoaren inguruko gertakariak ikasleei ezagutaraziko dizkiela, eta zientzia edo politika arloko euskal emakume erreferenteak izango dituztela hizpide. Ikasleek urtean hainbat kultur ekitaldi euskaraz bizitzeko plangintza egingo dute, eta ikasleen hezkuntzan eragiteko asmoz, euskarari buruzko aurreiritzi linguistikoak identifikatu eta landuko dituzte. Guraso elkarteak ere bat egin du dinamikagaz.

Berriatuko Herri Eskolak euskal hiztun aktiboak heztean jarri du fokua, eta Urregarai eskolan egin bezala, euskal dimentsioan sakontzeko konpromisoa hartu du. Kulturazaleak sortzea eta sortzaile izaera indartzearen garrantzia kontutan hartu dute: “Ikasleek kultur ekitaldiak euskaraz bizitzeko plangintza egingo dute, irakurketa-gomendio sistematikoa sustatu eta ikasleen kultur edukiak sortu eta zabalduko” dituzte.

Etxebarriko Manuela Zubizarreta eskolak euskararen diziplinarteko izaera indartzeko asmoa erakutsi du, ikasgai eta arlo guztietan ikasleen ahozko adierazpena hobetzeko baliabideak eskainiz. Elkarbizitzari eta kultura-aniztasunari erreparratuz, euskara bereganatuz bertakotzea helburu izango duen harrera-protokolo eleaniztun bat prestatuko dute familia berrientzat. Guraso elkarteak ere bat egin eta eskolagaz elkarlanean ariko dira erronkak bete ahal izateko.

Lekitioko Herri eskolak euskal erreferenteak sustatzeko konpromisoa hartu du, eta Lekeitioko ikastolak herri mailako ekimenak garatuz euskararen erabiltzera sustatzen jarraituko du. Lekeitio BHI-k eta Ondarroako Zaldupe eskolak euskal hiztun aktiboak hezteko lan egingo dute. Ondarroa BHI-k eta Zubi Zahar ikastolak ikasleei hizkuntza lidergo positiboak erakusteko bidea egingo dute.

Munitibarko eskolak, Markina-Xemeingo Bekobenta HHLHI-k, Bekobentako guraso elkarteak, Markina BHI-k, Berakruz ikastetxeak, eta guk geuk Lea Artibai Ikastetxeak ere Esnatu dinamikagaz bat egin dugu euskaldunon ahalduntzean eragiteko konpromisoak hartuz.

 

Bideo laburpena ikusteko egin klik:

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika