NAZIOARTEKO HARREMANAK

Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasuna sustatzeko Erasmus+ programan parte hartzen du Lea Artibai Ikastetxeak, baina mugikortasunerako programez gain, bestelako proiektuetan ere parte hartzen dugu.

Praktikak atzerrian egitea eta Europear proiektuetan parte hartzea ahalbideratzen duen agiria: Erasmus charter of HE2021-2027_stamped.pdf

 

Europako Gizarte Funtsak diruz lagunduko programa baten baitan 2015-2016 ikasturtetik, Lea Artibai Ikastetxeak Leartikerrekin lankidetzan TEP programa antolatzen dihardu . TEP programan bertoko zein nazioarteko ingeniariak polimeroen arloan eta ekintzailetzan prestakuntza jasotzen dute eta ondoren enpresetan proiektua lantzen dute. Helburua enpresek beharrezkoak dituzten profilak lantzea eta bereziki Euskal Herriko enpresek atzerriko plantetarako behar dituzten bertako profesionalak trebatzea ere bada. Programa hasi zenetik Mexiko, India eta Txinako profesionalek parte hartu dute TEP egitasmoan.

           

 

Bestalde, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatzen dituen programen artean, nazioartekotzeak bere garrantzia dauka eta Tknikarekin elkarlanean Lea Artibai Ikastetxeak azken ikasturteetan Txile eta Mexikoko ikasleen prestakuntzarako ikastaro eta programa bereziak antolatu ditu. Txileko gobernuarekin batera Técnicos para Chile izeneko egitasmoaren baitan 115 ikasle baino gehiago trebatu ditugu alor ezberdinetan, eta bereziki Elikagaien arloan. Ikastetxean prestakuntza jaso ondoren, ikasle guztiek bertoko enpresetan praktikaldiak burutu dituzte.

 

Mexikoren kasuan Capacitación Sin Fronteras egitasmoan gazte mexikarrak ikastetxean formakuntza teorikoa jaso ondoren, bertoko enpresetan egonaldiak egiten dituzte. Praktikak egiten dituzten enpresek, oinarria EAEn izanda, Mexikon ere lantokiak dituzte eta programaren helburua da Mexikoko plantetan lan egingo duten gazteek jatorriko etxea ezagutzea eta lan egiteko erak bertatik bertara ezagutzeko aukera izatea.

Roof

BISITA PERTSONALIZATUAK

Gure hezkuntza eskaintza ezagutu nahi izanez gero, edota informazio zehatza beharrez gero deitu hitzordua eskatzeko 946169002 telefonora, edota jarri gurekin harremanetan

kontaktua
Floor
Hirugarrenen edukia blokeatuta

Ezin da jatorrizko edukia bistaratu argazki bildumak ez erakustea aukeratu duzulako. Berrikusi nire hautaketa.

Argazki bilduma ikusi: Capacitación sin Fronteras

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika