Erdi-mailako Lanbide Heziketan sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:
a) Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
1.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, betiere ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta badu irakaskuntza aplikatuen aukeraren bidez.
2.- Oinarrizko lanbide-titulua.
3.- Batxiler-titulua.
4.- Unibertsitateko titulu bat.
5.- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.b) Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gaindituta izatea.
c) Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea.
d) Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.
e) Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
f) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu Gabe.
g) Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.
h) Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.
i) Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala.
Plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.
Ikasketak amaitzerakoan ikasleak TEKNIKO titulua jasoko du.
Formazio hau burutu ahal izateko hurrengoko eskakizunetako bat bete behar da:
Goi mailako Lanbide Heziketan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira:
Batxiler-titulua izatea, edo unibertsitateko titulu bat, edo Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua, edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria, edo goi-mailarako sarbide-proba gaindituta izatea, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea. Guzti hau, Hezkuntza-Administrazioak ezarritako onartzeko irizpideeen arabera.
Plaza eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.
Lanbide Heziketan onartua izateko, BBBko tituludunak sarbide zuzena du.
Ikasketak amaitzerakoan ikasleak GOI MAILAKO TEKNIKARI titulua jasoko du.