DUAL sistema

Lanbide Heziketa DUAL sistemaren bidez ikasi daiteke. Prestakuntza-eredu honek ikaskuntza-prozesuaren zati batzuk enpresetara bideratzen ditu, eta, hala, enpresak ikasleen ikaskuntza-prozesuaren funtsezko eragile bihurtu ditu. Eredu honek ikastetxeetako eta lantokietako prestakuntza uztartzeko aukera ematen du, konpetentzia teknikoak, zeharkakoak edo sozialak hobe integratuta. Aldi berean, prestakuntza- eta lan-aukerak eskaintzen dizkie ikasleei, eta produkzio-sistemetako langileen beharrak estaltzeko beharrezko kualifikazioa izango duten langileak bermatzen dizkie enpresei, epe laburrean eta luzean.

Lehen mailan baldin bazaude DUAL sisteman sartzeko baldintzak hauek dira:

  1. 1 mailako modulu guztiak gainditu behar dira lehen deialdian.
  2. Eskolak aurre aukeraketa bat egingo du eta horietatik enpresak egingo du aukeraketa.
  3. DUALA beka edo kontratu bidez izan daiteke, eta gehiengo lan jardunaldia %65ekoa izan daitek enpresan. 
  4. Ordainketa ikasleak enpresan duen jardunaldiaren araberakoa da.
  5. Ezin dira ordu estrak egin, txandaka (erreleboka) lan egin ez eta gauez lan egin.
  6. Ikaslea Lanbiden apuntatua egon behar da lan eskatzaile bezala.

 

Eskolako aurre aukeraketarako ekainak 2ko 83-2015 Dekretuak, 8.5 artikuluan ezartzen diren kriterioak erabiliko dira:

  1. Ikasturtean zehar bizikidetzako arauak bete ditu (klaseko asistentzia, ordukotasuna, jarrera egokiak…)
  2. Ikasturteko ebaluazio jarraietan modulu guztiak gainditu behar ditu
  3. Horrez gain gaitasunak pertsonalak, taldean lan egiteko gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna eta berrikuntzako gaitasuna eta somena baloratuko dira.

 

Informazio gehiago

Roof

LANBIDE HEZIKETA - BISITA PERTSONALIZATUAK

Gure hezkuntza eskaintza ezagutu nahi izanez gero, edota informazio zehatza beharrez gero deitu hitzordua eskatzeko 946169002 telefonora, edota jarri gurekin harremanetan

kontaktua
Floor
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika