2026-10-20
Aurtengo edizioa, CIFP Don Bosco LHII-k HIZKELAN ekimenaren edizio bakarra hartu du, Lanbide Heziketaren eta lan ingurunearen esparruan euskararen erabilera sustatu, bistaratu eta bultzatzeko urteko jardunaldia.
Egitarauak programazioa zabal izan du: hitzaldi inspiratzaileak, hausnarketarako guneak eta hizkuntza normalizazioarekin konprometitutako pertsonen arteko topaguneak. Ekimen berritzaileak ere aurkeztu dira, hala nola adimen artifizialak euskara aberasteko tresna gisa duen zeregina eta Heteleko Nazaret ikastetxeak, Goierri eskolak eta Oteiza Lizeo Politeknikokoek beraien esperientzia kontatu dute etengabeko prestakuntzan euskara nola txertatu duten.
Bertan, Noelia Barruetabeñak, gure zuzendari nagusiak testigua jaso du, 2027an Lea Artibai Ikastetxean ospatuko delako HIZKELAN XII.edizioa.
Hizkelan-XI_2026_EGITARAUA.pdf


