Metodologia berritzaile hau erronketan oinarritutako irakaskuntzan oinarritzen da, non ikaslea bere prestakuntzaren protagonista den.
Erronketan oinarritutako metodologiak ikaslea aktiboki inplikatzen du bere ingurunearekin lotutako arazo egoera erreal eta esanguratsu batean. Ikasketa prozesu honek erronka bat definitzea hartzen du abiapuntutzat, eta ondoren, autonomiaz lan eginez, ikasleak benetako industria egoeran planteatutako arazoari irtenbide onenak emateko aukera izango du sorturiko ezagutzaz.
Ikaskuntza prozesu horretan, ikasleak, ziklo bakoitzeko gaitasun tekniko eta espezifikoetatik abiatuta, une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako gaitasunak eskuratzen ditu, hala nola autonomia, inplikazioa eta komunikazioa.
Gure hezkuntza eskaintza ezagutu nahi izanez gero, edota informazio zehatza beharrez gero deitu hitzordua eskatzeko 946169002 telefonora, edota jarri gurekin harremanetan
kontaktua