Orientazioa

Orientazioari arreta berezia ematen diogu, etorkizunari begira orientazio akademikoa eskainiz.

1.mailan: aukeratzen diren ikasgaiak egokiak direla ziurtatuko dugu. Etorkizunari begira dauden aukerak azalduko dira eta goi mailako ikasketetan sartzeko dauden eskakizunak azalduko dira.

2.mailari begira orientazio saioak eskainiko ditugu guraso eta ikasleentzat.

  • Ikasleekin bakarkako saioak egiten dira.
  • Guraso eta ikasleek izan ditzaketen kezkak argitu.
  • Ikasle ohiak etortzen dira euren esperientziak kontatzera.
  • USE (Kanpo azterketa) kudeatzen da.

Tutoretza

Tutorearen lehentasunak ikasleari laguntzea eta gurasoak informatzea dira. tutoreak ikasleari jarraipen pertsonalizatua eta laguntza eskainiko dio.

Lehen mailan bi astetik behin, bi orduko saioak lantzen dira eta saio hauetan garapen pertsonala eta eskolako gorabeherak lantzen dira.

  • Garapen pertsonal saioetan norberaren ezagutza, emozioak eta komunikazioa lantzen dira.
  • Eskolako gorabeheretan hauek lantzen dira: egutegia, emaitzak, bizikidetzarako araudia, zeharkako konpetentziak, azterketen antolamendua, egunerokotasunean gertatzen diren arazoak bideratzea...

Tutoreak gurasoekin harreman estua izango du:

  • Ebaluazioro, jarraipen bilerak egiten ditugu eta informaczio garrantzitsu guztia gurasoei bideratzen da, ebaluazio informeekin batera banakako elkarrizketak egingo ditu.
  • Inolako arazorik edo dudarik izanez gero, e-posta bitartez edo telefonoz kudeatuko ditu.

Batxilergoan ematen diren aldaketa pertsonal eta akademikoetara egokitzen lagunduko dio.

Tutorea kurtsoan zehar eman ahal diren gora beherei konponbidea ematen saiatuko da.

Ikaslearen nortasuna garatzen laguntzen da eta bizikidetza lantzen da.

 

 

Lea Artibai Ikastetxeak Orientazio Zerbitzua eskaintzen die bere ikasle guztiei. Zerbitzu honen helburua ikasleei beren prestakuntza moldatzeko prozesua hobetzeko orientazioa ematea da. Laguntza hau, besteak beste, Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasleentzako ematen da.

Zerbitzu honek ikasleei haien ikasketa prozesuarekin erlazionatutako hainbat informazio eskainiko dizkie, hala nola, 2.Batxilergoko ikasle guztiak gutxienez bi elkarrizketa izaten dituzte orientatzailearekin euren etorkizun akademikoa lantzeko. Gainera gurasoei, bai saio pertsonalizatuak, bai talde bilerak eskeintzen dizkiegu.

EHUko jarduerak batxilergoko ikasleentzat.pdf

gurasoen baimena EHUko jarduera prakitkoetara joateko.pdf

Hirugarrenen edukia blokeatuta

Ezin da jatorrizko edukia bistaratu argazki bildumak ez erakustea aukeratu duzulako. Berrikusi nire hautaketa.

Argazki bilduma ikusi: BATXILERGOA tutoretzan

ATE IREKIAK: Apirilak 2

Eman izena
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika