TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2014/15 ikasturtean abian jarri zuen ekimena da. Ekimen horretan parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek helburu nagusi hau dute:
“Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea”.
TKgunetik bi jarduketa-ildo nagusi finkatu dira Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko zubi-lan hori egiteko:
- Proiektuak enpresekin lankidetzan garatzea, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, horretarako ikastetxeek dituzten baliabideak erabilita (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…).
- Proiektuak garatzean eskuratutako jakintzak didaktifikatzea eta irakaskuntzara transferitzea.
Programaren garapenaren bitartez helburu bikoitza erdietsi nahi da:
- Enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbiltzea.
- Ikastetxeek metatutako jakintza enpresek beren eskueran izatea.
Zeregin horretan, garrantzi berezia ematen zaio enpresek beharrei erantzuteko duten gaitasunari, eta proiektuek irakasleentzat erronka izan behar dutela nabarmentzen da.
Lea Artibai Ikastetxeak hurrengo lan arloetan gauzatzen ditu proiektuak:
Mekanizazioa eta metrologia:
- Metrologia digitalean eginiko lanak, neurketak…
- Diseinua eta mekanizazioa
- 3D inpresioa
- Programazioa
- Muntaia mekanikoak, hidraulikoak eta neumatikoak.
- Makina desberdinen diseinu mekanikoaren berrikuspena, mantentze lanen eta mekanizazioaren ikupegitik.
- Lean manufacturing: Fabrikazio prozesuetan, lean sistemak diagnostikatzea eta ezartzea.
- Lean Service: Gestio prozesuetan edo sektore ez industrialetan lean sistemak diagnostikatzea eta ezartzea.
Automatizazio industriala
- Automatizazioa
- Hidraulika eta neumatika
Energia
- Eraginkortasun energetikoa
- Eguzki energía termikoa
- Hotz eta beroaren teknologiak
Elikagaien industria
- Elikagaien analisia: mikrobiologikoak, fisiko-kimikoak, sentsorialak edo bioteknologikoak.
- Produktuen edo lehengaien iruzurrak edo benetakotasun-falta antzematea.
- Nutrizio analisiak: gluzidoak, azukreak, lipidoak, gantz azidoak, fibrak, balio energetikoak…
- Detección y/o cuantificación de alérgenos.
- Elikagaien 3D inpresioa.
- Elikagaien ekoizpena escala txikian (haragikiak, esnekiak, arrain produktuak, plater prestatuak…) eta produkzio prozesuen optimizazioa.
- Ontziratze-prozesua.
- Legedia betetzeko aholkularitza: Osasun erregistroa, laguntza planak, APPCC autokontroleko sistemak, elikagaien segurtasuneko gestio sistemak (IFSv8, BRCv9…)...
Proiektu hauek gauzatzeko, gure instalazioak hemen dituzue ikusgai.
Informazio gehiagorako: www.tkgune.eus