HOTZ INSTALAZIOEN MANTENTZE ETA MUNTAKETAKO IRAKASLEA

2026-07-13

Zure bokazioak eta esperientziak asko dute irakasteko.

Hemen, biharko industria garatuko duten teknikariak hezten laguntzeko aukera izango duzu, zure ibilbidean metatuko esperientzia ikasgelara eramanez.

Izan ere, irakasten ikasi egiten da. Baina urte asko behar izaten dira dakizun guztia ikasteko.

Mondragon Korporazioaren ekosistemaren irakaskuntza tekniko kooperatiboko zentroa gara, 65 urte baino gehiagoko ibilbidea duena. Eskualdearen aurrerapenarekin konprometitua, enpresa berrien sorrera sustatuz eta bihar empresa horiek eskatuko dituzten talentu berriak prestatuz. Gure ikastetxea handia da, eta naturaz  inguratutako gune ireki batean gaude Lea Artibai eskualdean.

Gure irakasleen ongizateaz arduratzen gara, hobekien egiten dakizunaz arduratu zaitezen: besteen ongizatea hobetzen irakastea.

Eta gure arima kooperatibotik, misio komun bat partekatzen dugu: ikasleen lanbidea eta giza hezkuntza, talde gisa inplikatuz eta lagunduz.

Zu izan zaitezkeela uste duzu?

  • Instalazio eta Mantentze arloko Goi Mailako Ingeniaritza, Instalazioa eta Mantentze arloko Ingeniaritza Teknikoa, Hotz eta Klimatizazio arloko Goi Mailako Teknikaria edo Hotz eta Klimatizazio arloko 3.mailako Profesionaltasun Ziurtagiria, duzu? 
  • Irakaskuntzarako gaitzen duen titulazioa duzu?

Zer eskaintzen dizugu?

  • Bateragarritasuna, konfiantza eta autonomia. Lan-giro zaindua: gertutasuna, entzutea eta konfiantza dira gure oinarriak.
  • Harreman estua industriarekin: eskualdeko enpresa-sare sendoarekin elkarlanean arituko zara, ikasgela eta lan-mundua elkarren ondoan jarriz.
  • Instalazio eta ekipamendu eguneratuak: ikasleek industrian aurkituko dituzten teknologia eta baliabideekin lan egingo dute, eta etorkizuneko berrikuntzak txertatzen jarraituko dugu.
Beste lan eskaintzak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika