2026-09-11
Lehen klase egunean, ikasturteari hasiera emateko Batxilergoko lehen mailako ikasleek argazki rally baten bidez, Ikastetxea, irakaslegoa- eskolako langileak, herria eta beste ikasleak ezagutzeko dinamika izan zen. Bigarren mailakoak ordea Itzulera dinamika egin zuten, ikaslea bere ikaskideekin berriro elkartu eta kurtso hasierako urduritasuna eta erresistentziari aurre egiteko komunikaziorako espazio bat sortuz, elkarri entzun eta elkarrekin sortu espazio ludiko bat eta horrela muralean islatu zuten elkarrekin partekatutako sentimendu, itxaropenak, beldurrak, ….
Lanbide Heziketako ikasleek LAISky erronka egin zuten. Ikasleek elkarlaneko testuinguru bat bizitzea izan da ekintza honen helburua, erronka baten dinamizazio-faseak zeintzuk diren ulertu eta talde-lanaren funtsezko elementuei buruzko hausnarketa errazteko. Horretarako, ikasleek taldean lan egin zuten, emandako materialarekin segurua eta erakargarria den LAISky jausgailua diseinatu eta eraiki zuten.
Egin klik hemen argazkiak ikusteko:
Beste albisteak ikusi