2025-03-12
Emakumeak Zientzian ekimenaren barruan otsailak 28an 1Batxilergo Zientifiko eta Teknologikoko ikasleek Edurne Berra, CIC Biogune taldeko ikerlariaren hitzaldia jaso zuten. Ikerkuntzara bideratu nahi duten neska eta mutilak hitzaldia interes handiarekin jarraitu zuten. Edurnek bere taldearekin batera minbiziaren aurka egiten ari diren ikerketa lana azaldu zien. Euskal Herrian bertan maila handiko ikerlariak ditugula oso argi agertu zen eta horietako asko gainera emakumeak direla.