CIE AUTOMOTIVE-eko ULYSSES programan parte hartu dugu

2024-11-19

CIE Automotive automobilgintzako merkaturako osagaien hornitzaile globala da, eta munduko automobilgintzako merkatu nagusietan teknologia desberdinen gama oso bat integratzea eskaintzen du. CIE Automotivek 109 produkzio-zentrotan diseinatu eta fabrikatzen ditu osagaiak. Bere fabrikak 16 herrialdetan banatuta daude 4 kontinentetan zehar: Amerikan, Ipar Amerikako (12 Mexikon eta 5 AEB-etan) eta Hego Amerikako (14 Brasilen) fabrikak barne; Europan (21 Espainian, 2 Frantzian, 2 Portugalen, 3 Italian, 5 Txekiar Errepublikan, 3 Errumanian, 2 Eslovakian, 1 Lituanian, 1 Hungarian); Asian (25 Indian eta 12 Txinan), eta Afrikan (1 Marokon).

ULYSSES programak mugikortasuna eta talentua erakartzea uztartzen ditu, eta, horrela, funtsezko lau helburu lortzen ditu: Taldearen balioak barneratzea, herrialdeen arteko etorkizuneko komunikazioa erraztea, talde barruko harremanak sustatzea eta gaitasun handiko langileak izatea. Urriaren 14an, programa honen 4.edizioari hasiera eman zitzaion, Brasil, Mexiko, India eta Lituaniako lantegietako 15 profesional gazteez osatuta, eta gure Egotetxean egon dira azaroaren 29ra arte.

Parte-hartzaileek teknologia ezberdinekin lotutako prestakuntza espezifikoa jaso dute, hala nola metalurgia, forja edota Lean Manufacturing.

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika