castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Geuk garatutako proiektuak :: Arriskua non, haurrak han!! (Bilduma) :: Zutabe Aldakorrak

Zutabe Aldakorrak

Haurtzarotik arriskua hautematearen kultura indartzeko helburuz, ikastetxeetan prebentzioarekin lotutako balioak helaraztearen garrantzia prestakuntzarekin zerikusia duen alderdi gakoetako bat da. Gure ustez, gai hau ez da behar bezala islatzen euskal ikastetxeetako curriculum lerroan. Zentsu honetan, eskuartean duzun hezkuntza-material hau aurkezten dizugu.

Kasu honetan eta joko gisa, IKASTETXEETAKO EBAKUAZIO PLANA landuko genuke. Horretarako, orrialde bakoitzean marrazki bat ikus daiteke eta bere ondoan, esaldi “aldrebes” bat. Beraz, zera eskatzen zaizu:

“KOKA EZAZU ZUTABE BAKOITZA DAGOKION TOKIAN ETA IKASTETXEETAKO EBAKUAZIO PLANAREN INGURUKO TESTUA OSATUKO DUZU”.

Guztira 50 atal lantzeko aukera duzu eta guztiak landu eta aztertu ondoren, ziur nago, gaiaren inguruko ikuspegi orokor egokia izango duzula. Ea horrela den!

 

Ale guztian agortu ziren, eta oraingoan, OSALANek berariaz egokitu duen GAZTEPREBEN deituriko atalean dago eskuragarri. Aplikazio informatiko bat ere garatu da eta aipaturiko esaldiak era erakargarri batean osa daitezke.

- JOLASTU

- FITXEN BILDUMA

 

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS