castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Geuk garatutako proiektuak :: Arriskua non, haurrak han!! (Bilduma) :: Bertsoak osatzen

Bertsoak osatzen

“BEÑAT ETA NAIAREN BIZITZAKO EGUN BAT“ izenburuarekin aurretiaz argitaratu genuen liburuaren jarraipen gisa planteatzen dugu eskuartean duzun bertsio berri hau. Egia esan, oso pozik geratu ginen ikastetxe ezberdinetatik jasotako erantzunekin eta kasu honetan, istorio bera oinarritzat hartuz, lehen zehaztu ziren arrisku egoeratako eszenatokiak “konpontzen” aritu izan gara, egoera egoki edo seguruak bihurtuz.

Bestalde, “joko ukitua” emateko asmoz, testuak zuzenean eman ordez, osatu beharreko bertsoen bitartez zuenganatzen ditugu geure mezuak. Horretarako, geure ikasleak diren bi bertsolari gazteengana jo dugu, Jone eta Martzel Antsotegirenga, alegia.

Berriro ere, lehen azpimarratu genuen honako mezu hau helarazi nahi genizueke: “Zenbat eta barneratuagoak izan arriskuaren pertzepzioaren kontzeptua eta erantzuteko jokabide egokiak, orduan eta arrisku egoera gutxiago bizi izango lituzkete gure haurrek, edo/eta hala gertatzen diren kasuetan, erantzun egokiagoak emateko gai izango lirateke”.

Egin klik irudian liburuxka ikusteko:

Ale guztiak agortu ziren, eta seguruenik, OSALANek berariaz egokitu duen GAZTEPREBEN deituriko atalean egongo da laster eskuragarri. Geuri zegokigun materiala prestatu eta entregatzea, eta hala egin genuen.

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS